2020/02/23

Heziketa afektibo-sexualari buruzko HAUSNARKETA


Hona hemen denbora pasa, hizki-salda bat, hezkuntza afektibo-sexualaren hizki esanguratsuenak gogoratzeko:

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratu dut, ANDUrena hain zuzen ere. Anduren sarrera horretatik azpimarratu nahiko nuke, maitasun erromantiko tradizionalari buruzko hausnarketa. Anduren ustez maitasun horrek indar handia hartu du gazteei zuzendutako ekoizpen kultural ugaritan (musika, filmak, serieak...) eta honen ondorioz harremanak heterosexualak, derrigorrezkoak, betirakoak, monogamoak eta sufritzeko modukoak izan behar dira. Horren adibidea da Rosario Floresen "Tu libertad" abestia: "Dulce condena", "En la frontera del peligro, sĆ³lo a un paso del miedo", "Dame el veneno del dolor, sĆ³lo las espinas de la flor", "Contigo no me importa caer, rodando por el suelo siento el mismo placer", "Haz conmigo lo que quieras hacer..."

http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/02/heziketa-afekibo-sexualaren-gainean.html


Ikastetxe batek Hezkuntza afektibo-sexuala landu nahi izanez gero, baliabide ugari eskura dezakete. Bigarren hezkuntzan SEXUMUXU egitasmoa aipatuko nuke.
Proposamen interaktibo bat da: teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleentzat da. Helburu nagusia da nerabeei laguntzea dituzten premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Ikasleentzat, joko interaktibo bat du; irakasleentzat, sexu-heziketa curriculumean sartzeko behar diren baliabideak jartzen ditu eta gurasoentzat, “Sexumuxuko koadernoak”: seme-alaben sexu-heziketarako baliagarriak diren bitarteko batzuk jasotzen ditu.

Beste baliabide gomendagarri bat da NI OGROS NI PRINCESAS GUIA PARA UN AEDUCACIƓN AFECTIVA SEXUAL[1]. Marko teorikoa zein praktikoa islatzen da  bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako gida horretan.

Ildo horretan Save The Children erakundeko ikastaroa[2] eta gida kokatuko nituzuke. Respuestas fƔciles a preguntas difƭciles gidak zenbait idei egoki plazaratzen ditu eta oso lagungarri izan daiteke gurasoentzat, hain zuzen ere.


Bestalde, Rosa Ortegaren site berreskuratuko dut, izan ere,hezkuntza afektibo-sexula lantzeko baliabide bilketa esanguratsu eta on bat egin du.

https://sites.google.com/site/orientasare/hezkidetza/hezkuntzasexuala

Bukatzeko hona hemen nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak:


Bukatzeko hona hemen nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak:

  • Genero estereotipoak gainditzea.
  • Izpiritu kritikoa garatzea edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean, maitasun eredu tradizionalari buruzkoa barne.
  •  Aniztasunarekiko benetako errespetua barneratu eta bizi izatea:
  •  Askatasunez eta errespetuz beteriko garapen emozionala eta sexuala bultzatzea. Hezkuntza afektibo-sexual on batek harreman positiboak izaten laguntzen du, bai eta ez direnak bereizten ere.
  • Irakasleen etengabeko prestakuntza bermatzea: Hezitzaileak tresna guztiak ez baditu, ez da hezkuntza onik izango.
  • Internet eta Heziketa Afektibo-Sexuala: Heziketa afektibo-sexualaren helburua ez da ikasleei internet eta sareak erabiltzea debekatzea, baizik eta horiek erabiltzen ikastea eta, gure laguntzarekin, zer onartu eta zer baztertu jakitea.
 

[2] https://escuela.savethechildren.es/cursos/curso-online-como-hablar-de-sexo-con-tus-hijos
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina