Beste ikasturteetatik aukeratu dudan posta Uxaneren HEZKIDETZAZ, HARREMAN AFEKTIBO SEXUALAK PLAZERREZ BETE! izan da. Oso aberatsa izanik, ederki laburbiltzen baititu astean zehar landutakoak.
Astean zehar landuriko gakoak aipatu nahiko nituzke, gako hauetan baitago giltza.
Eta gogoratu:
- Ezer ez egitea, egitea da!
- Nola izendatu, hala ulertu! Hizkuntza hezkidetzailea.
- Ezin ulertu sexualitatea afeltibitaterik gabe.
Kontuan izanda eskolak, esku hartze kontzientea egiten duenean ez
ezik, heteronormatibitatean hezten duela (ezkutuko curriculumaren bitartez, jarduera eta
elkarrekintza guztien bitartez), heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko
behar-beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea.
Beraz, har ditzagun erronka hauek esku artean:
KOMUNITATE OSOAREN SENSIBILIZAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA
KONPROMISOA
MITOAK DESERAIKI, DESIKASI
ANIZTASUNEAN HEZI
AUTOEZAGUTZA
HIZKUNTZA HEZKIDETZAILEA
ASKATASUNA
Autoezagutza, ezagutu zure burua, zure gorputza zure desira, zure orientazio sexuala, zure guztia! Eta ondoren, has zaitez zure ingurukoak ezagutzen, aniztasuna ezagutzen ..orduan soilik izango gara gure gaztetxoen heziketa afektibo sexualean bidelagun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina