Aste honetan
landutakoa eta gero, gatazkak duen konplexutasunaz kontzienteago egitea eraman
nau.
Gatazkaren
zentzu negatiboa alboratu eta ikuspegi
positiboaren aldeko jarrera agertzeak, erronka batetarantz bideratzen
gaitu, arazora, ukaziora eta lehiara bideratu beharrean. Bizitzak berezkoa duen
zerbait da, elkarren arteko harremana bera da gatazka, gure izateari zentzua
ematen diona eta aldaketak emateko ia ezinbesteko faktorea. Guztion
garapenerako funtsezkoa izanik, positiboa
edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da eta gatazken trataera
eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo dute. Honekin
lotuta, bake positiboaren kontzeptu berriak ekarriko du bizikidetza
kontzeptua bera ere alor guztietara hedatzea.
Gatazkaren trataera egokia eginez gero, lagungarria
litzateke: arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko; harreman
hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko; nork bere buruaz eta gainontzekoez
gehiago jakiteko. Honek, pertsonak eta taldeak indartzen ditu, harremanak
sendotu, identitateak indartu eta boterea garatzen laguntzen du.
Trataerari,
beste hainbat alorrei bezala, genero-ikuspegia
ezartzea ezinbestekoa da, enpirikoki,
gatazken zergatiak eta ondorioak ezagutzeko; kontzeptualki, sakonean ulertzeko; etikoki, pertsonengan eta gizartean duten benetako eragina agerian
uzteko eta bere trataera desegokiak duen
ondorio kaltegarriekin bukatzeko.
Gatazkaren irtenbide-aukerak
aztertzeko, inplikatuak daudenen helburuak,
interesak eta harremanak kontutan
izanda, lankidetza litzateke garatu
beharreko jokaera edo modua, lehia,
saihestea edo etsipenaren
aurretik lehenetsiz.
Gatazkan parte hartzen
duten pertsonen interesak, beharrak, balioak, itxaropenak
pertzepzioak
ezagutu behar dira, komunikazioa bultzatu eta bitartekaritza
erabili. Historia ezagutu behar
da, testuingurua, zergatia, ondorioak…guzti
hau, irtenbide positiboa emateko. Feminismoak ere, egin ditu bere ekarpenak gatazkak
eraldatzeko hainbat irizpide emanez eta hauek lotuta doaz, “zaintzaren etikak” (Gilligan,1986) duen planteamenduarekin: baloreetan
hezteko eta garapen morala lortzeko beharrezko heziketa, non irtenbideak duen
garrantzia, lotura afektiboak, enpatiak. Testuingurua,
elkar-ardura eta beharrak gatazken zergatiei heltzeko ezinbestekoak izango
dira.
Aurreko edizioetako
ikastarokideek egindako postetatik hauxe aukeratu dut. Emandako azalpenak eta
partekatu dituen baliabideak egokiak iruditzen zaizkit.
Proposamenak direla eta, familiei
begira, familiarako gida elkarrizketa eta gatazken konponketa.
Erakunde edo taldetan sortu daitezkeen gatazkak konpondu ahal izateko proposamena aurki daiteke esteka honetan.
KEB “Komunikazio Ez Bortitza” lantzeko gida, haurrekin erabiltzeko aproposa, Nerea Mendizabal psikopedagogoak osatutakoa.
Komunikazioak (askotan gaizki ulertzetara garamatza) harremanetan duen
garrantzia ikusita, Nereak proposatzen duena beste komunikatzeko modu bat da,
adierazteko moduan, eskatzeko moduan, sentitzen duguna eta nahi dugun hori aztertuz:
Begoña Ibarrolaren "AUSARTEN KLUBA" ipuinean oinarritutako bideoa eta LH2koekin lantzeko materiala.
Asertibitatea, landu
daitekeen beste kontzeptu bat da, gure harremanak positiboagoak izan daitezen: asertibitatea eta
komunikazio estrategiak.
Hona LHko maila
ezberdinetako haurren praktika, asertibitatea dela eta.
Gaur egun ia eremu
guztietan esango nuke gatazkaren kontzeptu negatiboa gailentzen dela beste
ezeren gainetik eta ikuspegia zeharo aldatu behar dugula irtenbide positibo eta
hezkidetzaileei lekua egiteko.
Bai eremu hezitzailetan,
bai jendartean bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa
hedatzeko, landu beharreko erronkak
bezala, Isabel Fernándezek proposatzen dituen bost eremuak aipatuko nituzke,
lau ardatz-kontzeptu hauek zeharkatu eta genero-ikuspuntua txertatuz: botere
eta lidergo partekatua; jarreren birziklapena; aniztasuna; justizia zein etika.
- Kontzientzia hartzea: etengabeko prestakuntza eta genero-ikuspegia.
- Curriculuma: bertan txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentziak.
- Banakako tutoretza: gatazka bakoitza ezberdina da eta birziklapen kontzeptua erabiliz hauek eraldatu.
- Partaidetza: guztien parte-hartze aktiboa sustatu, horretarako guneak eskeiniz.
- Antolakuntza:espazio eta denboraren kudeaketa parekidean oinarrituz, parte-hartze aktiboa bermatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina