Matxismoa, gure egunerokotasunean, edozein
momentutan gure gizartean sufritzen dugun errealitatea da. Feminismoak
indarkeria matxista hitzaren erabilera bultzatzen du.
Emakumeari bakarrik ez, maskulinitate
hegemonikoaren barruan sartzen ez diren persona orori eragiten dion biolentzia
estrukturala da. Beraz, emakumeen
“ezaugarriak” erakusten dituen edozein persona indarkeria matxistaren objektua
izan daiteke.
Beraz, egoera honi aurre egin behar
diogula argi dago, alde batetik maskulinitate berrien ezagupena eta bestetik
autodefentsa feminista bultzatuz. Gainera, hainbat alderdiren deseraikitzea
bultzatzea ere komenigarria dela uste dut, maitasun erromantkoa, mikromatxismoak
eta LGTBIQ-fobiak. Mikromatxismoak
askotan konturatu gabe sufritzen ditugun indarkeria sotilak dira eta oso
normalizatuak daudenak. Indarkeria
matxistaren oinarrian sexismoa eta misoginia daude. Hauek transmititzeko eta
bultzatzeko sistema patriarkalak duen erreminta eraginkorra maitasun
erromantikoa da.
Bestetik,
eta hezitzaile bezala, eskolek espazio seguruak eskeini behar dizkie ikasle
guztiei, baita langile eta familiei. Horregatik, LGTBIQ+fobien kontra egitearen
bidean sakontzeko beharrean gaude.
Indarkeria
matxistaren kontrako esaldi bat aukeratzekotan, urte honetan arazoak 25ean
eskualdean adostutakoa aukeratuko nuke: mahai gainean jarri!. Ikasleekin
landutako esaldi bat izan da, non argi utzi nahi zuten bai ala bai mahai
gainean jartzeko gai bat dela, nahikoa dela!
Beste sarreren artean, asko dira
gustuak izan ditudanak. Baina bat aukeratzekotan, Leirerena aukeratuko nuke. Bideo asko konpartitu ditu, oso interesgarriak.
Honengatik
guztiagatik, uste dut argi dagoela zergatik den hain garrantzitsua eremu
hezitzailean lantzea. Horretarako, autoestimuaren lanketa, emakumeen arteko
harremanak sustatu, babesa, konplizitatea, beldur gabe bizitzeko estrategien
lanketa, indarkeri matxista identifikatu eta aurre egin, LGTBIQ+fobiak identifikatu
eta aurre gin, fisikoki defendatzeko erremintak eskuratu…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina