2020/03/02


 Gatazka hezkidetzaren ikuspegitik hausnartzen


Konturatu naiz…
Bakea hitza erabiltzen dugunean ez dugu ondo egiten. Txikitatik Bakea gatazkarik ez egotea dela helarazi digute. Monjinene ikastetxe batean ikasi nuen eta horrek hondar izugarria uzten du norberaren baitan. Konturatu gabe, urtez urte haien mezua bustitzen zaitu eta eskolan bukatzen duzunean espero zenuena baino hondar kopuru gehiago hauspekitu egin da zure gorputz osotik. 

Eskolako lagunekin sarritan gai honi buruz hitz egiten dut, eskolak utzitako aztarnaz. Guztion ahotan ideia berdina: “Monjek eskolan poliki poliki isuritako mezua, norberarena balitz itsatsita geratzen da. Lan handia egin behar da, mezua eraldatzeko. Argi ibiltzen ez bazara, zurekin betiko geratu ahal da"
Bakea eta honen inguruko kontzeptuak barne daudelari.

Nire ustez bakea hitza hainbeste eta hain txarto erabili ohi da, zentzua indargabetu egin dela. 
Topiko bihurtu da eta fribolitatearekin lotzeko arriskua ere izan du. 
Gainazalean geratzen diren pertsonek erabiltzen duten hitza dela esango nuke. 
Horrekin loturik, Sandra Bullock aktoresak “Super agente” komedian polizia gisa egiten duen papera burura etortzen zait. 
Hona hemen zati txiki bat:   La paz en el mundo.




Argi geratu da kontzeptuaren definizioa zuzena ez dela. Hau da Bakea ez dela gatazka eza, hare gehiago, status quo-aren iraunkortasuna bermatzeko bestelako indarra erabili behar da, bakeak egiturazko indarkeria bultzatzen duela esan dezakegu. Uso zuria irudikatu beharrean, militarrez jantzitako usoa erabili beharko genuke.
Resultado de imagen de dibujo de paloma de la paz con traje de camuflaje


Ikertu dut… Zergaitik gatazka sahiestu ohi dut?, Zergaitik deseroso sentitzen naiz gatazka bat sortzen denean? Zergaitik  gatazkaren alde negatiboa besterik ez nuen ikusten?

Hausnartzen eta ikertzen hasi naiz. Jakin banekien gatazka positiboak ere bazeudela edo hobeto esanda gatazka ez zela positiboa edo negatiboa, gizakiok sortzen ditugun ondorioak txarrak edo onak zirela baizik. Horretaz gain, berezko dugun tresna bat dela ere ikertu dut. Giro onean nagoenean, lagun zein lankide onekin hain zuzen ere, gatazkak ez nau txarto sentiarazten.

Pasaden egunean lankide ohia den lagun batekin mintzatzen egon nintzen. Bukatu ondoren, bere ikuspuntu nirearekin zeharo ezberdina izan arren, eztabaida atsegina eta aberatsa izan zela gogoratu nuen eta mezu bat idatzi nion.

-“Hello Marga. 
Zurekin eztabaidatzea atsegin dut. Korronteagaitik eramaten uzten ez duten horietarikoak ez bait gara. Eta eztabaidak, iritzi kontrajarriak, gure ikuspegia aberasten duelako. Hausnarketa ere bultzatzen duelako. Guk benetazko lagunei beti ere, errespetuz eta miresmenez begiratzen diegulako. Mila esker lagun ona izateagatik eta nire iritzia errespetatu eta baloratzeagatik”.

Horrekin batera, nire ikuspuntua indartzen zuen prensan ateratako artikulu bat gehitu nion.

-“Hitz egin dugunaren adibide bat aurkitu dut, ea zer iruditzen zaizun”- esanez amaitu nuen.

Oraindik ez dut bere replika jaso baina desiratzen ari naiz ea zer pentsatzen duen, ziur nago nire ikuspegia oparoagoa izango dela eztabaidaren ostean.

Neure buruari galdetu diot
Zein da egungo egoera eremu hezitzaileetan/Jendartean? Zein erronka nagusiak?
Irakasle, ama, bikote, lagun edota pertsona soil bezala zer egin ahal dut nik gatazka objetu hezkidetzaile bihurtzeko.

Beste lagun on bat etorri zait burura. Monjinetan nirekin urteak igarotako lagun mina. 
Berak gomendatutako iragarki bat hain zuzen ere. Bartzelonako Salon Erotikoa publizitatzeko eginikoa spot-a. Hauxe helduentzako proposatutako baliabide adierazgarria.

Sin educación sexual. Salón Erótico de Barcelona.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina