2020/03/06

BATU DITZAGUN INDARRAK ETSAIAREN KONTRA!


Aste honetan, indarkeria matxista gainditzeko gakoez aritu izan gara. Hor doakizue labur-labur hausnarketatxoa:




             
Aurreko ikastaroetako post bat aukeratzekotan, egia esan, asko gustatu zizkit, trasteatu ditudanen artean, behinik behin, baina gaurkoan, hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/itzal-beltza.html #Irararri-ren lanarekin geratzen naiz. Ez dut gezurrik esango, beti lehenengo izenburua irakurtzen dut eta atentzioa ematen badit, testua ondoren, bestela, ez. Kasu honetan ere, horrela egin dut eta ondoren etorri dena ere era xume eta argian, asko gustatu zait nola egituratu duen egileak.
 
                         


    
Leloa, horrela landuko nuke: Azaroan zehar arazo-egoera bat eratu eta azken produktu bezala manifestu bat izan dezala, denon ardura, denok dugula zeregina, alegia indarkeria matxistaren aurrean argi gera dadin. Informazio hori eman, murtxikatu, hausnartu eta manifestu bat antolatu jendaurrean, azaroaren 25aren harira...Eta pankarta bat egin arestian jarritako leloarekin. Zergatik ez?

Hau guztia eremu hezitzailean zein jendartean landu behar da, ezinbestekoa da. Zer dela eta? Sistema patriarkatuaren ondorioz pairatzen dugun gaitz indartsuenetako bati buruz ari garelako. Ez dugulako nahi honen ondorioz biktima gehiago izaterik, nazkatuta gaudelako...Eta besteak beste, gure txikien esku egongo delako hau guztia etorkizun hurbil batean aldatzeko beta.
Aste honetako irakurgaitik, alegia, Hezkidetzan esku hartzen ikastaroko gai honetatik oso interesagrria deritzot ondorengoa. Kurtsiban jarriko dut irakurgaitik kopiatua baita:

...Eskolan beren lana eta esperientzien berri ematea eraginkorra izango da mutilentzat eta baita gainontzekoentzat ere. Hezkidetzak mutilek bere izateko era aukeratzeko bidean benetako askatasunetik egitea sustatzen du. Horretarako bere esku jarriko ditu estereotipo maskulinoak mugatu egin dizkien hainbat garapen eremu eta konpetentzia:
Emozioen arloa: ​mutilek emozioekin kontaktuan jarri, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikastea funtsezkoa da. ​Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi izango da; halaber, ahulak izateko eta ahul agertzeko eskubidea aintzatetsia. Horrekin batera, oinarrizkoa izango da maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegitea.
Zaintzaren esparrua: mutilek duten ​erantzukizuna -bere buruekiko, ume-, gaixo-, nagusi-, laguntza behar duen ororekiko zein inguruarekiko- onartzeko eta konpetenteak izateko erremintak haien eskuetan jartzea ezinbestekoa da,
baita ​espazio pribatu-domestikorako autonomia garatzeko behar dituztenak ere.
Indarkeria matxistak: ​hauen aurkako jarrera aktibo​a sustatzea nahitaezkoa izango da. Orokorrean mutilak indarkeria matxistaren desagerpenaren alde agertzen dira, baina beraiei ez dagokiela pentsatu ohi dute: bere adinetik urrun ikusten dutelako emakumeen arazoa dela uste dutelako edo ezin dutelako eraginik duen ezer egin.
 ...
ez da bide erraza, ez horixe, konplexua baita, baina egin daitekeena eta egin behar duguna.

Ondoren oso interesgarriak iruditu zaizkidan Angela Davisen hitzak jarriko dizkizuet:

“Mundua aldatzearen alde borrokatzea ez da sakrifizioa,ezagutzen eta desiratzen dudan bizimodu bakarra baizik”

"Andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu" 
                                                     Angela Davis

Mundu hori posible dela pentsatu nahi dut, horregatik ari gara borrokatzen egunero, eta horregatik aterako gara igande honetan ere, martxoaren 8a dela eta.

Izaro Andres euskal abeslariak LIBRE izeneko kantua atera berri du, egia esan, harira dator eta zuekin partekatuko dut. Letra izugarria du eta irudiek asko laguntzen dute berak adierazi nahi duena ulertzen. Patriarkatuari ozen esaten dio...LIBRE izan nahi duela, libre inposatutako hainbat katetatik. Bikaina iruditu zait bere lana. Horra hor:




Amaitzeko, BELDUR BARIKek urrian ateratako dokumentu interesgarria partekatzen dut zuekin: https://www.beldurbarik.eus/wp-content/uploads/2019/10/urria_maskulinitateak.pdf

         

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina