Jarrera
Aniztasuna
Izaera
Parekidea
Askatasuna
eRedua
Errespetua
Kultura
Iraultza
iDentitatea
Emozioa
dAntza
Jaiak kulturaren islada dira, nolabait gizartearen eredua erreproduzitzen da gure ospakizunetan, gainera, Begoña Arriolak dioen bezala emozioek berebiziko garrantzia dute portaeran, beraz garrantzi handiko ariketa da jai eta ospakizunak genero ikuspegitik aztertzea. Hauxe izan da aste honetako lanetako bat, argi eta garbi ikusi ere bai sexu genero sistema ia ospakizun denetan gehiago edo gutxiago erreproduzitzen dela.
San Valentinen, maitasun
erromantikoaren mitoa…Olentzero, androzentrismoa… Halloween eta
ihauterietan mozorroetan egiten den sexu
bereizketa, emakumeari dagozkion mozorro sexyak… aita eta amaren eguna,
kontsumismoa, maskulinitate
hegemonikoaren aldarria…
Tradizioaren izenean ohitura ugariri eusten diegu, are
gehiago interes politiko eta ekonomikoak atzean ezkutatzen badira. Betidanik
horrela izan denez… Tradizioz gurean finkatuta dauden ospakizuenei ezinbestekoa
dugu genero ikuspegia ezartzea eta
ez betidanik horrela izan delako bere hortan uztea.
Euskal Herrian, jai eta ospakizunak jan edanean ospatzen
ditugu, alkohol eta festen izenean hainbat jarrera onartezin justifikatzen
dira. Inoiz gertatuko zitzaizuen taberna batetik ateratzean norbaitek ipurditik
heldu, atzera begiratu eta mutil kuadrila batekin topo egitea. Beraiei
purrustada egin eta gainera - Neska, festak ditun da, ez hai hola jarri… erantzuna
entzun beharra.
Beraz, ezinbestekoa da eremu hezitzaileetan jai eta
ospakizunen gaiari eustea. Bigarren hezkuntzan lantzeko badira hainbat erronka:
- Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertzea, genero ikuspegia ezarriz
- Sexu genero sistema erreproduzitzen duten ereduak era kritikoan lantzea
- Hipersexualizazioa lantzea
- Musika, letra eta dantzak aztertzea
- Tradizioa betikoa delako onartu egin behar da? Hausnarketa egitea
- Ikastetxeetan eztabaida prozesuak martxan jartzea
- …
Baliabide hezkidetzaile bat martxan jartzekotan, honakoarekin hasiko nintzateke Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertu eta genero
ikuspegia ezartzea. Bigarren Hezkuntzan egiteko ariketa egokia dela uste dut,
informazioa bildu, aztertu eta ikuspegi kritikoa ezarri.
Iazko post bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina