Aniztasuna da
nabarmenena aste honetako gaian. Zilegia dira gorputz guztiak eta errespetagarriak.
Pertsonek ikasi behar dugu desberdina dena ez dela arraroa, ezagutzen ez genuen
zerbait dela. Errespetua ez da eskatu behar duguna, Miresmena da eskatu behar
duguna, anitzak gara miresgarri eta aberasgarria da hori!.
Olarizuecharteren sarrera aukeratu dut pasaden urteko sarreren artean, oso material
interesgarria aurkezten duelakoBere materiala oso baliagarria da eremu
hezitzailean erabiltzeko.
Hezkuntza munduan
ikusten ditudan erronkak hauexek dira nire aburuz:
- Ezjakintasuna murriztu: badaude izaera asko ez direnak ezagutzen.
- Errespetua sortu, ezagutzen ez dugulako edo gure antzekoak ez direlako ezin dugu mesprezatu.
- Resilenzia sortu, gure “desberdintasunak” berezi egiten gaituzte eta maitatu behar dugu gure burua.
Esan beharra
daukat erronka hauek etxean ere landu behar dira, bestela gure lana askoz
zailagoa da.
Ikastetxeetan
erabiltzeko nik gomendatuko nuke Hur handitan saioko Mikeleren elkarrizketa.
Argiago eta lehunago ezin da azaldu nola sentitzen den Gizarteak “desberdin”
izendatu duen pertsona bat.
Halaber munduan
pertsona hauek bizi duten egoeraz jabetzeko
ILGA (the international
lesbian, gay, bisexual, trans and intersex association ) erakundeak argitaratzen dituen mapak izugarri
argigarriak dira.
Steilaseko iraultzeko
prest Unitate didaktikoa oso baliagarria da lehenago aipatutako erronkak
lantzeko.
Azkenik, bideoklipa uzten dizuet, ikasgelan hausnarketa egiteko letra oso baliagarria iruditzen zait
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina