Identitateak eta aniztasun-sexualekin lotutako honako gurutzegrama egin dut:
Ikasgelan edo landu nahi izanez gero, hemen uzten dizuet erantzun-orria:
Iazko ikastarokideen postak irakurri ondoren, nirera Goretti Eskalzaren Elementu anitzen kaleidoskopioa izeneko posta ekartzea erabaki dut; izan ere, informazioa modu zehatz eta osatu batean emateaz gain, baliabide ugari ere eskaintzen ditu:
1. "Ortzadar gara" Unitate Didaktikoa (http://steilas.eus/2017/05/ 03/unitate-didaktikoa- ortzadar-gara/)
2. "Askatasun begiradak: genero eta aniztasun afektibo-sexuala modu askean bizitzen laguntzeko" Unitate Didaktikoa (/http://steilas.eus/2016/05/ 16/askatasun-begiradak-genero- eta-aniztasun-afektibo- sexuala-modu-askean-bizitzen- laguntzeko-unitate-didaktikoa/ )
3. "Genero eta aniztasun sexualerako" Gida (http://steilas.eus/2015/05/ 14/genero-eta-aniztasun- sexualerako-gida/)
4. "Esango diozu" Unitate Didaktikoa http://steilas.eus/2014/06/09/ lgtbi-taldea-unitate- didaktikoa-esango-diozu/)
5. "Musuak" Unitate Didaktikoa (http://steilas.eus/2014/01/ 13/lgtbi-unitate-didaktikoa- musuak/)
6. "Esterotipoak apurtuz: Hezkidetza, generoa eta transgeneroa" Unitate Didaktikoa (http://steilas.eus/2013/06/ 26/esteroetipoak-apurtuz- hezkidetza-generoa-eta- transgeneroa-unitate- diaktikoa/)
2. "Askatasun begiradak: genero eta aniztasun afektibo-sexuala modu askean bizitzen laguntzeko" Unitate Didaktikoa (/http://steilas.eus/2016/05/
3. "Genero eta aniztasun sexualerako" Gida (http://steilas.eus/2015/05/
4. "Esango diozu" Unitate Didaktikoa http://steilas.eus/2014/06/09/
5. "Musuak" Unitate Didaktikoa (http://steilas.eus/2014/01/
6. "Esterotipoak apurtuz: Hezkidetza, generoa eta transgeneroa" Unitate Didaktikoa (http://steilas.eus/2013/06/
Modu pertsonalean nahiz ikastetxean gai hau lantzeko Steilas sindikatuaren liburuxka hauen ezagutza izatea behar-beharrezkoa dela uste dut. Sindikatuak urtero eskuhartean dugun gaiari buruzko unitate didaktiko bat argitaratzen du eta adinaren arabera moldagarria izaten da.
Gainera, jendearen errakzionatzeko modu ikusgarria duen eta sentsibilizaziorako benetan interesgarria den bideoa plazaratzen digu Gorettik:
Nik ere ondorengo bideoa ekarri nahiko nuke gurera. Bertan, jendearen erreakzioa ikusteko ikerketa bat egiten da. Horretarako, 2 mutilek hostal bateko testu bat inglesera pasatzeko eskatzen dio kaleko jendeari eta txalogarria da denen erreakzionatzeko modua.
Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko erronkak asko izan daitezke:
-Sexu-genero sistema gainditu.
-Norbanakoaren aniztasuna errespetatu eta babesgabe dauden ikasleei babesa eskaini.
-Aniztasunaren aldeko apustua egin, esku-hartzaile hezkidetzaileak eginez.
-Heteronormatibitateari ateak itxi.
-...
Ekin diezaiogun lanari!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina