2019/02/25
Emakumea eta lodia
Aniztasun sexualaren gaian luze eta zabal hitz egin genezake. Askotan genitaletan, sexu organoetan edota genero identitateetan zentratzen gara, landu eta ikusarazi behar diren puntu garrantzitsuak direlako. Baina badira nire ustez beste aspektu batzuk ez direnak horrenbeste lantzen eta berdin berdin garrantzitsuak direnak: lodia izatea besteak beste.
Ni emakumea naiz beti izan naiz lodia eta horrek nire bizitza determinatzera eraman du, ez nik agian benetan sentitu nezakeenaz nitaz, baizik eta gizarteak sinestarazi didana nire gorputzaz. Etengabe egiten diote erreferentzia zure aspektu fisikoari: amonak, senitartekoek, erropa dendako saltzaileak, mutilek, neskek, begiradek, ikutzen zaituten/ez zaituzten moduek eta abar luze bat. Inork eskatu al dizue iritzia? Lodifobia badago eta oso bortitza gainera, emakumeenganako oraindik eta bortitzagoa gainera, lodia izateagatik pertsona txarra zarela sentiarazten zaituzten punturaino. Hau horrela izanda, lodia egonda, jarrera eta portaera aldetik askoz ere esfortzu handiagoa egin beharra duzu gizarteak zu balizkotzat emateko. Hau da niri pasatu zaidana beti eta antza, lodiak garen ia guztioi gertatzen zaigun zerbait da. Pertsona gisa anulatua bizi arazten zaituzte urte askoan eta zure esku dago egoera emozional eta presio psikologiko honi buelta ematea edo ez, zeren eta sinestarazten zaizu zu zarela arduradun, ezin zarelako kontrolatu zarela gizena. Baina ez inor ez da jartzen pentsatzen begiratzeko modua dela moldatu beharrekoa eta azkenean, lodiok pentsatzen dugu ez garela balizko besteen begietara eta funtsean, geure begietara ere ez.
Azken urteetan, zorionez, lodiaktibismoak geroz eta bisibilitate gehiago du. Besteenganako eta geure buruarenganako dugun lodifobiaren aurkako lana egiten. Funtsean, autoestimua, besteekin zein zeure buruarekin harremantzeko modua, osasunarekiko dugun pertzeptzioa eta munduan egoteko modua aldatu nahi ditugu besteak beste.
Ildo honetan, iazko ikastarokide Irati Gaztelurrutiaren posta aukeratu dut. Onartu beharra daukat lehenengo inpresioa ez dela oso ona izan, izan ere, honela hasten da posta "Nire gradu amaierako lana, “XL TAILADUN EMAKUMEAK: EDERTASUN ESTEREOTIPOAK HAUTSI DITUZTEN EMAKUME GAZTEEN BIZI ISTORIOAK” izan zen. Hots, 42 taila janzten zuten hamazortzi hogeita hamar urte bitarteko emakume euskaldunen bizi istorioak". 42 tailatik gorakoak lodi gisa kontsideratu dira??????? Pentsatu nahi dut industriak hala markatzen duelako hartu duela premisa hau... Eta honek pentsatzera narama: noiz hasten gara ba lodiak izaten? Noiz hasten gara marratik pasatzen?
Bere post-ean ipini duen bideoa asko gustatu zait, Taras deiturikoa.
Amaitzeko, Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak egindako bideo hau elkarbanatu nahiko nuke zuekin, bertan hitz egiten duten pertsonek ematen duten perspektiba kalitatezkoa iruditzen zaidalako. Eta aipu bat ekarri nahiko nuke hona, norberak hausnartu dezan, lodia izan edo ez izan... Noren parametroen baitan neurtzen gara? Noren begietatik ikusten dugu geure burua? Nork ezarritako parametroetatik ikusten gara polit edo ez polit?
"Noren aurrean izan nahi dugu erakargari? Ni erakargarria naiz? Nori inporta zaio? Ez dauka garratziarik. Baina badakigu gizarteak pribilegio batzuk emango dizkigula gu erakargarri baldin bagara, canonaren barruan sartuz gero. Orduan, nork sortzen du canon hori eta norentzat izan behar gara erakargarri? Argi daukagu, gizon zurientzat izan behar gara erakargarri, eta ez bagara eurentzat erakargarri, kanpoan gaude. Beraz, pentsatu behar dugu zertarako nahi dugun izan erekargarri.
Gu erakargarri edo ez erakargarri sentitzearen helburua, gu kontrolatzea da."
Ez daude bi gorputz berdin, ez dauden moduan bi sexualitate edo genero identitate berdin. Bestela, ikusi Nu Project-en baitan ateratako argazki ZORAGARRI hauek. Genero identitate aldetik edo sexualitate aldetik aniztasuna oanrtzen gabiltzan moduan, geure barruan gorputz aniztasuna onartzen hasi behar garela uste dut...baina kontuz pribilegio egoeratik botatako diskurtsoekin! ;)
Irantzu Varelaren bideo hau ere zoragarria da eta 5 minututan oso ondo azaltzen du Lodifobia!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Asko gustatu zait argitaratu duzun post-a!! Bat egiten dut esan duzunarekin eta identifikatu ere egiten naiz. Oraindik lan asko daukagu egiteko...muxu bat!
ErantzunEzabatu