2019/02/28

SEXUALITATEA: EREMU PERTSONAL ASKEA IZATEAREN BEHARRA






Sexualitatea plazeraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, eta desioaren espresio eta
komunikazio bezala. Egungo jendartean, heterosexuala da sexualitate-eredu hegemonikoa. Harreman heterosexualak natural eta normal bihurtzen ditu, HETEROARAUtik at dauden bestelako sexualitate-ereduak, oso anitzak direnak, ez normaltzat hartzen ditu.

Heteroaraua eredu ugalkor batean oinarritua dago. Alde batetik, harreman sexualan erreproduziorako bideratzen ditu, koitoa sexualitatearen elementu zentraltzat joz. Hartara, gorputzaren genitalizazioa ematen da, klitoria, ugalkortasun funtziorik gabea izanik, baztertua utziz. Eta beste aldetik, LGTBIQ+ kolektiboen baitan dauden pertsonak ikusezin bihurtzen ditu.

Gainera, indarrean dagoen sexulitate eredu hegemonikoak gorputzen hipersexualizazio bat sustatzen du, bereziki emakumezkoen gorputzen kasuan, iragarki, film, bideojoko, etab.-en bidez. Sexua praktikatzea zoriona emango digunaren ideia transmititzen da. Hor daude ere prostituzioa eta pornografia.

Eskolak ere heteronormatibitatean eta sexismoan hezten du, ezkutuko curriculumaren bitartez. Ikerketa desberdinek ondorioztatu dute nerabeek afektu mailako genero-harremanak barneratuta dituztela, maitasun erromantikoaren mitoari jarraiki: gizonen oldarkortasuna eta indarkeria sustatzen den bitartean (“matxote”), emakumeek gizon beldurgarri hauek
maitatzea ematen da. 



Horren aurrean behar-beharrezkoa da heziketa afektibo-sexuala lantzea ikastetxeetan, zeinak lagundu beharko luke gainditzen:

-HETEROARAUA: ANIZTASUNA ikusarazi eta normalizatuz, pertsona bakoitza den moduan onartu eta bere sexualitatea aske bizitzea ahalbidetu beharko luke.

-GENERO JAZARPENA: bakarrik dira zilegi elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko sexualite-adierazpenak. Sexualitatearen inguruko mito andana deseraiki behar dira. Esaterako, maitasun erromantikoaren mitoa, emakumeen desira eta plazera plazaratuz eta mutil/gizonen sentimendu eta emozioak ere bai. 

-SEXU BINARISMOA: emakume-gizon, femenino-maskulino kategoria polarren deseraikitze lana.




Iazko post-en artean, Janire Itsaso Bilbao-ren Errealitatea ez da kabitzen eskema batenizenekoa aukeratu dut. Batik bat, bertan proposatzen duen  Yes We Fuck  dokumentala dela eta, oso interesgarria iruditu zaidalako. 




Hari egin nahi diodan ekarpena honakoa da:

Lehen Hezkuntzan heziketa afektibo-sexuala lantzeko baliagarria den liburuxka bat, 70 orrialdekoa. Edukiak eta jarduera bildumak hiru ardatzen baitan daude antolatuta: autoezagutza, emozioen adierazpena eta bikotearekiko errespetua.

Clemente Franco-Justo Encarnación Soriano-Ayala Antonio José González-Jiménez (2017).
La educación afectiva-sexual para adolescentes El viaje hacia una sexualidad sana. Barcelona. Octaedro.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina