2019/03/18

ITZALI INDARKERIA MATXISTA

Aste honetan ikastaroan eta ikaskideen lan, hausnarketa eta postetan irudi, informazio, mezu, hitz, bideo, baliabide, ikasgai, hausnarketa... interesgarri bukaezinetan murgildurik ibili naiz. Dena  hartu , partekatu, gogorarazi, erakutsi  beharrekoa iruditu zait!!!!! Dena!


Horrengatik nire hausnarketa laburpen eta biltze honetan utziko dut.

Hori bera, ikasleekin landu nahiko nukeen leloa bihurtu zait ,ohar gabean.
5.mailatik goitiko ikasleekin lantzea erabakiko nuke, adin horretan ulermen eta kontzientzia maila aproposa dutelakoz, beren herentzia eta mundu berriak uztartzeko une interesgarrian egonez. Aurkezpena erabiliz, solasaldi, sketxak, galdetegiak, irudikatzeak eginen nituzke ikasleekin.

Lehenagoko  ikastarokideek egindako posten artean Ana Extramianak egindako hau aukeratu dut arras osatua dagoelakoz ,erakargarria eta baliabide eta informazioz beteta.

MASKULINITATE BERRIAK ETA AUTODEFENTSA FEMINISTA

Ene ustez, hau guztia, eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharraren justifikazioa argia da, hezkidetzak sustatzen duena hauxe delakoz:


a) Hezitzaileei begira:
arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzea, esku-hartzearen eraginkortasunaz jabetzea, eta autodefentsa feminista tailerren eskaintza
orokortzea.

b) Neskei begira:
  • autoestimua garatu eta ahaldundu
  • burujabetasuna, ahizpatasuna garatu
  • indarkeria identifikatu, aurre egiteko tresnak garatu, eta fisikoki defenditzen ikasi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina