Aste hasieran uste nuen
orientazio eta aukera akademikoak baldintzatuta zeudela generoaren arabera,
baina orain konturatu naiz, nerabeek kontrakoa pentsatzen dutela,
ezberdintasunik ez dagoela ikasketak hautatzerako orduan. Oso interesgarria
irusitu zait datu hau, ikasle hauek batxillerrekoak baitziren eta gutxienez 12
urte zeramatzatelako eskoletan eta argi ikusten da, genero ikuspegirik garatu
ez dutela, betaurreko moreak zer diren ez dakitela.
Gai honen garrantzia zehaztu
beharko banu, Elena Simon
Rodriguezen hitzak azpirratuko nituz: “eskolak ez du genero bazterkeriarik
sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste
norabiderantz ez jokatzeagatik”.
Argi dago eskolaren helburua ez delako bi sexuen arteko
bereizketa egitea, baina gizartean horren errotua dugun zerbait izanda, eskolak ezberdintasun horiek
erreproduzitzen jarraitzen du.
Bestetik, emakumeek hasitako mugimendua dela ondorio,
iruditzen zait askotan emakumeen presentzia, curriculum androzentrista, emakume
izateko erak… asko azpimarratzen ditugula baina ahaztu egiten zaigula oraindik
ere maskulinitate eredu berrien inguruan hitz egin eta hausnartzea, ez baita
nahikoa izango soilik emakumeak ahalduntzearekin.
Emakumeak ahalduntzea lortzen badugu ere baina ez badugu
lortzen mutilek ikuspegi hau garatzea eta patriarkatuak beraiei ere eragiten
diela ulertzea, hainbat pauso eman gabe geldituko zaizkigu.
Hortaz gianera, aipagarriak iruditzen zaizkit aste honetan
zehar erabili ditugun dokumentu batzuk. Hona hemen emakunderen Zifrak txostena,
non esparru bakoitzean nola geunden eta nola gauden ikus daitekeen arlo
ezberdinetan:
Bideo hau ere ¿Por qué? oso ona iruditu zait, gurasoen
baloreek haurrengan zein eragin duten erakusten duelako, gurasoek zein beldur
edo esperantza dituzten islatzen duelako eta azken batean, inkontzienteki
esaten diren gauzak direlako.
https://www.youtube.com/watch?v=K9DBUJFV3H8
Egoera hau ikusita, erronka nagusia ikusten horren zaila den
alderdi hau gizarteari erakustea eta honen inguruan sentsibilizazio bat sortzea
dela deritzot. Ohartzen bagara esaten ditugun gauzak gure pentsamoldea nola
baldintzatzen duten eta aldi berean,
hizkuntzak zein eragin duen gure pentsaeran, gauzak aldatzeko bide ona izango
zela uste dut.
https://www.youtube.com/watch?v=lNq9oFagSDI
Hemen uzten dizuet lehengo urteko kide baten posta, bideoak
ikustea gomendatzen dizuet!
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/nor-eta-zer-izan-aukera.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina