Orientazioa guztion ardura
Nire esperientzian gutxitan
egokitu zait tutoretza lana egitea, oso interesgarria iruditzen zait eta
txosten honetan aipatzen diren hainbat puntu tutore bileretan lantzea eta
tutoretzetan erabiltzea beharrezkoa iruditzen zait. Hala ere, irakasle eta
hezitzaile modura arlo hauek guztion ardura direla uste dut.
Oso garrantzitsua
da, guztiok esku-hartzen dugun esparruetan emakume izateko eta emakumeen
egoteko erak baloratzea, generoarekin erlazionoaturiko aurriritzien kritika
egitea, berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea, elkar ardura eta zaintza
tutoretzan sartzea, parte-hartze parekidea sustatzea, lanbidea izatearen
garrantzia indartzea eta bizitza mota eta lanbide anitzen eredu
ez-estereotipatuak aurkeztea.
Askotan ez dira
kontuan hartzen aipatutako puntu guzti horiek eta gero, gai gara esateko aukera
berdinak dituztela eta aske erabakitzen dutela ikasleek etorkizunean egingo
dutena.
Zer eta nola ikasi eta zertan lan egin erabakitzeko, eredu berriak sortu
behar dira eta aurretik aipatutako balore guztiak landu. Gaia jorratu ondoren,
nire lanean, aipatutako puntuak egunerokoan
lantzen saiatuko naiz, baita nire lankideak lan horretara animatu ere.
Bestalde, Amparo
Tome Gonzalezek baloreen gainean esandakoa ere oso interesgarria iruditu zait. Eta
horiek klaseratu
egingo ditut. Adjektiboak elkarrekin, taldeka, definitu eta baloratuko ditugu.
Iazko ikaslearen
post-a. Esperientzia pertsonal batetik abiatzen da eta oso interesgarria egin
zait.
Erronka garrantzitsu bat izan daiteke, ikasleek haien ikasketen gainean hartzen dituzten erabakiak aztertu eta zergatik hartzen diren erabaki horiek hausnartu. Erabaki horiek oso bideratuta daudela ikusarazi ikasle zein irakasleei eta eredu berriak aurkeztea oso beharrezkoa da. 12 urterekin dagoeneko, ikasle askok nahiko mugatuta izaten dute haien etorkizuneko ikuspegia. Hezitzaileon ardura da ikasleei beste aukera batzuk bistaraztea eta eredu berriak sortzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina