Hausnarketa:
Heziberri 2020ren arabera curriculum-edukia esaten zaio ikasten eta
irakasten dena osatzen duten elementuen multzoari eta hezkuntza-eredu
pedagogikoaren "esparrua" esaten zaio hezkuntza-eredu pedagogikoaren
ildo nagusiak biltzen dituen dokumentu bati, curriculuma garatu ahala zehaztuz
joango dena.
Genero- azterketaren arabera, eta iturburu
soziologikoa kontuan hartuta, gizarte antolamendua banatuta dagoela ikusiko
dugu: maskulino eta femeninoaren estereotipoak eraikiz eta sexu- genero nortasuna
osatuz, hierarkizazio honen ondorioz, gizonezkoak nagusituz; esparru publikoa
hierarkizatu egiten da, pribatu- etxekoarekiko.
Iturburu psikologikoaren bidez ikasleen
garapen ebolutiboak eta ikaskuntzagarapenak zer nolako prozesuak jasaten
dituzten jakingo dugu eta, horretaz gain, adinaren, ezaugarri psikofisikoen,
egoera emozionalaren etab.en arabera, pertsona bakoitzak ezagutzak nola hartzen
eta lantzen dituen emango digu aditzera.
Iturburu pedagogikoan honakoak biltzen dira
batik bat: oinarri teorikoa, hezkuntza-ereduak, irakastereduak eta hezkuntzaren
hartzaileak eta helburuak. Hezkuntza-interbentzioak ikasleek ikaskuntza
esanguratsuak egitea izan behar du helburu nagusitzat, hau da, ikasleak ikasten
ikasteko gai izatea. Hartuko dituzten eduki berriak, eta baita ikas-prozesua
bera ere, aurretik dituzten gaitasunei eta ikasi dituzten edukiei lotuko
zaizkie. Beraz, ez ditugu besterik gabe sartuko, aurretiazko egitura
kognitiboei lotuta baizik.
Iturburu epistemologikoaren bidez, diziplina
akademikoetatik abiatuta, honako informazioa lortzen da curriculumerako:
batetik, legitimatutako jakintzei buruzkoa eta, bestetik, ezagutzen
metodologia, barne-egitura eta horiek transmitituko dituzten curriculum-arloak
zertan diren kontuan hartuta Epistemologia historian zehar sortu diren botereek
antolatu, hierarkizatu eta legitimatu duten jakintza-multzoa dugu, horiek
guztiek "jakintza akademikoa" osatzen dutela.
Sistematikoki
curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzea, zaila al da?
Nire iritziz, zaila da sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak
hezkidetzaturik egotea, teoriatik praktikarako pausua handia delako. Izan ere,
orain arte garatu diren hezkuntza ereduak sistema patriarkalaren baitan garatu
dira, genero hierarkizazioan oinarrituta. Hierarkizazio honek eragin handia du
hezkuntzan.
Curriculum hezkidetzailea bermatzeko, aldaketa bat bilatu behar da.
Ikuspegia aldatzea beharrezkoa da, ezkutuko curriculuma bistaratzea; formazioa
eman behar da, hezkuntzatik hasita, gizartea sentsibilizatzeraino. Baina honek,
kolektiboaren esfortzua eskatzen badu ere, norbanakoaren gogo handia behar du,
eta norbera horretarako prest dagoen aztertu behar da aurrez.
Iazko ikastarokide baten post-a:
Honakoan aukeratu dudan ikastaro kidearen posta, Aida eta Itsaso (Gernika
BHI)-rena da. Interesgarria iruditu zait, eta estetikoki erakargarria,
irakurtzeko gogoa piztu didana. Hemen duzue irakurgai: Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruko hausnarketa
Erronkak:
-Hezkuntza arloan:
-Ikuspuntu androzentrikoa baztertzea.
-Historian zehar eman diren emakumeen ekarpenak curriculumean kontuan
hartzea.
-Erabiltzen den metodologia, materiala, hizkuntza… Guztia hezkidetzatik
lantzea, diagnosiak sustatuz eta erabakiak hartuz.
-Estereotipoak gainditu eta neska zein mutilen gaitasunak garatzea,
norberaren desberdintasunak eta ezaugarriak positiboki baloratuz.
-Gizarte mailan, eta
guzti hau baliatuz, sentsibilizazioa kanpainak egin eta sentsibilizaziorako
bideak zabaltzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina