Aste honetan zehar landu dugun
“curriculum eta baliabide didaktikoak” gaiak, ikastaroaren hasieran “ I.1
HEZKIDETZA SARRERA” landu genuean proposatutako ariketa baten emaitza
gogoratzera eraman nau. Ariketa horretan, ingurukoei hezkidetza zer den galdetu
behar genien eta erantzunetatik abiatuz, gaia landu. Nik hainbat lagunei
galdera egin ondoren, hauetako baten erantzuna izan dut gogoan. Hezkidetza,
gizarte justuago bat izateko bidea da, zioen erantzunak.
Gizarte
justuago batetara egin beharreko bidean hezkuntzaren zeregina eta ondorioz
erabiltzen diren baliabideen izaera hezkidetzailea bermatzea ezinbestekoa da.
Horretarako, ezinbestekoa da hezkuntz sistema osatzen dugun egitura guztietan
era koordinatu eta ordenatuan lan egitea, beharren arabera, baliabideak sortu, moldatu eta ordezkatzeko.
“Marian Moreno” adituak dioen bezala, lehen
pausoa diagnostiko on bat egitea da.
Dagoeneko, diagnostiko hau ahalbideratzen duten aldagaiak zehaztuak ditugu
hein handi batetan, hala nola, jaiak,
hizkuntza, barne eta kanpo komunikazioa, espazioak…. Hau horrela, gure textuingurua ezagutzea
beharrezkoa da, hezkidetza mailan landu behar ditugun esparruak zeintzuk diren
eta hauek dituzten gabezia eta indarguneen arabera ekiteko.
Hezkidetzak prozesu izaera duela jakinik, lehen urratsa,
diagnosia da. Hau kontutan hartu ezean, egiten ditugun eskuhartzeen izaera,
puntuala eta balio eskaxekoa izateko arriskuan gaude.
Hezkidetza mailan ikastetxe
bakoitzak daraman bidea erabat desberdina izanik, beharrezkoa da hezkuntz komunitate osoa artikulatzea, batetik
diagnosia egin eta bestetik. ateratako emaitzen arabera gure baliabideen
inguruan dagozkion neurriak hartzeko (sortu, moldatu, ordezkatu, deuseztu….) Teoriatik
praktikara pasa ahal izateko koordinazio eta egituraketa lan serioa egin
beharrean gaude, horretarako egun sortuta dauden egituretaz baliatuz edo eta
berriak sortuz.
Iazko ikastarokideen artean Ane
Zurutuzak gai honen inguruan eginiko ekarpena aukeratu dut, bertan diagnosiaren
garrantzia azpimarratzen bait du abiapuntu ezinbestekotzat.
Eremu hezitzailean eman diren
lorpenen artean, egungo gure gizartean ezinbestekoak diren emakume eta gizonen
arteko berdintasuna eta
indarkeriaren prebentzioa lantzeko,
hezkidetza ildo estrategikoa dela ulertzea izan da.
Maila teorikoak badu bere garapena, baina
erronkak, hau praktikara eraman nahi denean azaleratzen dira. Diagnostiko orokor
bat bideratu behar da hezkuntz sistema osatzen dugun eragile eta egitura guztien artean, aurrera begira
egiten diren plan guztiek sostengu erreal bat izan dezaten eta denon artean
hezkidetza plan koordinatu eta ordenatua izan dezagun. Horrek, eskuhartze
puntualak baztertu eta elkarlan zentzua emango lioke hezkidetzari, ildo
estrategiko gisa behar duen lekua eskuratu ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina