Baina zer da Curriculuma?
Heziberri 2020ren arabera" Irakasten eta ikasten dena osatzen duten elementu multzoari eta hezkuntza-eredu pedadogikoaren "esparrua" esaten zaio ".
Gaur egun, nahiz eta curriculuma eta baliabide didaktikoen izaera hezkidetzailea gure eskoletan bermatzeko lege ugari egon arren, gure eskoletako errealitatea bestelako da eta curriculum eta baliabide hezkidetzaileak eraikitzeko urratsak ematen jarraitu behar dugula agerian dago. Izan ere, heziberri 2020 hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa erreperatuz "HEZKIDETZA" hitza behin bakarrik aipatzen da eta horrek adierazten du gai horri ematen zaion lekua eta garrantzia.
- Jarraian, 2014ean Hezkidetzaren egoerari buruzko azterketa diagnostikoa Gasteizko ikastetxeetan (0-18 urte) https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/eu/80/50/58050.pdf aipatzen dut bertan jasotako datuak oso interesgarria dira, beste lurraldeetan dagoen egoeraren oso antzekoa denez, baliagarria izango zaigu aurrera begirako erronkak definitzeko.
Curriculum hezkidetzailea esaten dugunean zertaz ari gara? ze iturburuak izan beharko ditu?. Emakundek 1997an Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidan Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik kontutan hartu beharreko iturburuak aztertu zituen.
http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_guias2/eu_emakunde/adjuntos/guia.04.01.elaboracion.modelo.coeduca
- Curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak izatea oso garrantzitsua da gure interbentzioa hezkidetzailea izateko. Eta horretarako ezinbestekoa dela gure ingurune hurbilaren diagnostiko bat egitea gure egoera ezagutarazteko, bertan gabeziak eta indarguneak identifikatuko ditugu eta ondoren, hezkuntza komunitateko subjetuekin adostusunak eraikiko ditugu. Adostasun horiek plangintza batean adostea komenigarria da.
- Metodologiari, edukiei eta materialei arreta berezia eskaini behar diegu. Egun teknologia berriekin eta sare ezberdinak erabiliz proposamen ugari sortu eta konpartitu ditzakegu.
- Edozein egoeretan aliantzak egin eta jakin ze indar dugun aurrera egiteko. Dena den, egoera batzuen aurrean aldaketak ezin baditugu egin gure jarrera kritikoa mantenduko dugu. Betaurreko moreak jantzita egongo gara uneoro.
Aurreko ikasturteko post-a aukeratu dut gaia ederki laburbiltzen duelako eta proposamen ugari jorratzen dituelako, ea gustokoa duzuen.http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktiko_23.html
Zein da zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean dagoeneko lortu duguna eta oraindik ditugun erronkak? Nire ustez geroz emakumeok lorpen ugari egin ditugu lortu ditugu legez eskubide batzuk aitortzea, hezkuntzan sarbidea ezezik ikasteko eskubidea, hainbat lanbidetan sarrera.. bizi dugun egoera eraldatzeko oraindik erronka batzuk ditugu arazoaren oinarria estrukturala delako eta bizitzaren arlo eta aspektu guztiak bustitzen dituelako.Hezkuntza eredua ere sistema patriarkal eta androzentriko honetan oinarrituta dagoenez genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioa ematen da. Erronken artean hauek definituzko nituzke:
- Estereotipoak gainditu eta ikasle neska eta mutilen gaitasunak garatu.
- Zaintzari curriculumean landu.
- Curriculumean emakumeen ekarpena arlo guztietan kontutan hartu.
- Erabiltzen den materiala, hizkuntza, metodologia, espazioak eta edukiak hezkidetzaileak izatea.
Gaur egun gure ikastetxeetan dauden programak
Nahiko programaren baitan ikasturtero programa honetan dauden ikastetxei eskainitako baliabideak eta formakuntza http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/proyecto_nahiko_formacion/eu_def/adjuntos/zer_da_hezkidetza_eta_zer_ez_da_hezkidetza.pdf
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentziorako gida plana.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_conviven/adjuntos/coeducacion/920006e_Pub_EJ_hezkidetza_plana_
Oinarrizko hezkuntzako ikastetxeen hezkidetza eta genero-berdintasuna plana lantzeko gida.
http://www.erein.eus/media/primeros_capitulos/primer_capitulo1062.pdf
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina