Aste honetako gaia oso interesgarria baliagarria
iruditu zait, batez ere nire lanarekin zerikusi eta lotura zuzena duelako.
Irakurgaiaren hasieran Heziberri 2020 dokumentuan “hezkidetza” behin baino ez dela aipatzen ikustea etsigarria iruditu zait: “Alderdi indibidualetan oinarritutako prestakuntza-eredu baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntza-ereduak bultzatu, lekuan lekuko ikastetxeetako premietara egokitutako proiektuen bitartez, eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan: hobekuntza-planak, esku-hartze globaleko proiektuak, hezkidetza-proiektua…”. Hezkidetzari buruzko aipamenak oso gutxi direla ikusita , nahikoa izango da hori euskal curriculum hezkidetzaile bat osatzeko edo eskola mistotik eskola hezkidetzaile batera joateko bideak ezartzeko?
Nire
ustez, eskolako Curriculuma zehaztean eta Dekretuak eta legediak gainazaletik
aipatzen dituenak abiapuntutzat hartu eta hezkidetzari tarte zabalago bat
eskaini behar zaio, dauden eredu hezitzaileak
gizarte patriarkalaren baitan garatuta bait daude eta pertsona guztien
parekidetasuna lortzeko bidea luzea dugu eta
garbi dago gizarte parekide bat sortzeko eskola parekidea sortu behar
da. Eskola benetan hezitzailea izango da hezkuntza lege eta marko guztietan
hezkidetza txertatuta dagoenean eta curriculuma eta baliabide didaktikoak ere
hezitzaileak direnean.
Emakundek
1997.urtean argitaraturiko Ikastetxearen hezkuntza-eredua egiteko Gidan,
curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik kontuan hartu beharreko iturburuei
erreparatuz, honako hauek aurkitzen ditugu:
* Soziologikoa: gizartearen antolamendua nola dagoen banatuta
(estereotipoen eraikitzea, generoen hierarkizazioa eta bere ondorioak,
publiko-pribatuaren hierarkizazioa … )
·
Psikologikoa: ikasleen garapen
ebolutiboak eta ikaskuntza garapenak nolako prozesuak jasaten dituzten eta
pertsona bakoitzak ezagutzak nola hartzen eta lantzen dituen
·
Pedagogikoa: oinarri teorikoa,
hezkuntza-ereduak, irakastereduak eta hezkuntzaren hartzaileak eta helburuak
·
Epistemologikoa: diziplina
akademikoetatik abiatuta legitimatutako jakintzei buruzko informazioa eta
ezagutzen metodologia, barne-egitura eta horiek transmitituko dituzten
curriculum arloak.
Hau
guztia kontuan izanik, oso garrantzitsua iruditzen zait Marian Morenok proposatzen duen lehen pauso hori ematea, hau
da , diagnostiko on bat egitea
testuingurua ezagutu eta dauden gabezi eta alderdi indartsuak ezagutzeko, eta
horren ondoren hausnarketa egin eta eman behar diren pausoak ondo definitu;
beti ere genero ikuspegia txertatuz.
Curriculum
hezkidetzailea bermatzeko ezinbestekoa da aldaketa integrala ematea,
curriculuma pertsonen garapenerako bitartekari askatzailea izan behar da,
pertsona aske eta integralak heziko dituena eta horretarako ezinbestekoa da
sexuen arteko parekidetasuna. Baliabideak garapen hori aurrera
eramateko materialak dira ,beraz, berauei
errepaso bat egitea ezinbestekoa da oinarrizko ardura eskubide zein aukeren
berdintasuna bermatzen duen ziurtatzeko eta aldaketak egin behar badira aldaketak
gauzatzeko, izan ere, gizartea aldatzen doan heinean irakaskuntza eta
materialak ere aldatu behar direlako.
Iazko post-a aukeratzerako
orduan honako hau aukeratu dut, aste hontako gaia oso ondo laburbildu eta
kontzeptuak argi azaltzen dituelako:
Eremu hezitzailean
dagoeneko lortuta dagoena hezkidetza lantzeko sortu diren gida eta baliabide
didaktikoak eta pixkanaka ezagutarazten eta praktikan jartzen hasi dira. Eta oraindik
ditugun erronkak:
- + Eskolan diagnosia on bat egin eta horren inguruko hausnarketa
egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina