1.-Hausnarketa
Curriculum
eta baliabide didaktikoen inguruan, 3 ideia emankorrenak:
a)
Transbertsal izateaz gain, derrigorrezko
irakasgaia
beharko luke izan hezkidetzak euskal kurrikulumean:
parekidetasunerako baldintzak azalduz, emakumeen zapalkuntza
agerraraziz, ezberdintasunak sexuak soilik markatzen dituela
azalduz... Eremu pribatu eta publikoaren sexuaren araberako
banaketaren ezabaketa landu. Egoera berdintasunean amatasuna,
familiako beharretan... denon betebeharra maila berean dela
agerrarazi. Gaiari buruz eztabaidatu, jendartearen egoera aztertu,
bidegabekeriak argitara atera...
b) Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko, lehen pausua diagnostiko on bat egitea da, horrek ahalbidetuko baitigu, batetik, gure testuingurua ezagutzea, eta, bestetik, zeregin horretan ditugun gabeziak eta indarguneak hezkuntza-komunitatean ezagutaraztea. Queremos coeducar liburuan, hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen diagnostikorako oinarrizko, ertain eta goi-mailako analisi maila ezberdinak proposatzen ditu Marian Morenok.
c)
Testuliburuak
eta ikasmateriala
garrantzizko tresnak dira gizartearen ikuspegi zuzenagoa eta
berdintasunean oinarrituagoa erakusteko ikasleei. Irudien, adibideen,
testuen eta abarren bitartez erreferentzia berriak, bizimodu
desberdinak nahiz beste balore-sistema bat erakutsi ditzakete, eta
horrela, generoaren araberako estereotipo murriztaileak gainditzeko,
gizakiarekiko pentsamolde berria oinarritzen lagundu.
2.-Zergatik
da zure ustez hain zaila sistematikoki curriculuma eta baliabide
didaktikoak hezkidetzaturik egotea?
Ikastetxeetan
ezinbestekoa beharko luke izan hezkidetzako formazioak,
eta ez borondatezkoa, egun gertatzen den moduan. Bestalde,
sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik
egoteko, alegia, diagnosia, hausnarketak eta erabakiak hartzeko,
denbora eta dedikazioa ezinbestekoak dira; gainerakoan, norbanakoaren
borondatearen baitan gelditzen da egin beharreko lana. Horrek, ordea,
inbertsio
ekonomikoa
eskatzen du, eta, askotan, beste hainbat proiekturi ematen zaio
lehentasuna, ohartu gabe, heziketaren oinarri-oinarrian dagoela
hezkidetza.
3.-Iazko
ikastarokideek egindako posta:
Anduren
posta asko gustatu zait. Gaiaren inguruan egindako hausnarketa ez
ezik, edukiak, metodologia, eta materialak aztertzeko, Anduk
gomendatutako gida praktikoa azpimarratuko nuke. DBH 1 eta 2ko
problemak lantzeko proposamena berdintasuna aintzat hartuta ere
aipatzeko modukoa iruditu zait.
4.-Eremu
hezitzailean/jendartean lortutakoa eta erronkak
Ikastetxetan
hezkidetza sustatzeko, hainbat elkartek, taldek eta norbanakok
sortutako balabide didaktiko ugari azpimarratuko nuke lortutakoaren
alorrean. Aipagarria da, baita ere, Berritzegunetan ematen den
aholkularitza gaiaren inguruan laguntza edota informazioa eskatuz
gero. Ikastetxetan ere hezkidetzaren inguruko kontzientziazioa gero
eta handiagoa da: ikastaroak egiteko eta beste ikastetxeekin
esperientzia berriak elkar trukatzeko erraztasunak; azaroaren 25a eta
martxoaren 8a data seinalatuen ospakizunak; udalari gaiaren inguruko
inplikazio eskaerak...
Halere,
asko dago egiteko. Bigarren puntuan aipatutako arrazoiek pisu handia
dute erronkak gauzatzeko garaian. Espazioak egokitu; idatzizko zein
ahozko hizkuntza aztertu; ospakizunen inguruan hausnartu;
metodologiaz, edukiez eta helburuez oldoztu... FORMAZIOA eta
DEDIKAZIOA ezinbestekoak dira.
Irudirako linka hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina