2017/01/30

BALIABIDEAZ BALIATU NAHI?

Bideoaren hasieran agertzen diren bi esaldiei jarriko nieke arreta eta batez ere bigarrenak erakusten duen osotasunari eta zailtasunari:

Hezkidetza esku-hartze hezitzailea da: ikasle bakoitzaren bakantasuna aitortzen du eta helburu hauek ditu:
● ikasle guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea.
ikasle guztiak bizitzarako beharrezkoak diren konpetentziatan heztea.

Eta etengabe entzuten eta ikusten dugun honi nola erantzuna eman? Zeintzu dira bizitzarako beharrezkoak diren konpetentziak, alegia? Jasotzen al dira hainbeste izendatzen dugun curriculumean?  Nork erabakitendu bizitzarako beharrezkoak diren konpetentzi horiek zeintzu diren?

Gaur bertan irakurri dudanaren arabera, magisteritzako graduek ez dute hezkuntza emozionala kontuan hartu ere egiten, eta irakasle bakoitzaren ardurapean gelditzen da.
Titularrak horrela dio:  

Sin educación emocional, no sirve saber resolver ecuaciones.
Los grados de Magisterio no forman a los profesores en gestión de las emociones, clave para el desarrollo de los niños”


Ba nik hezkidetzarekin gauza bera gertatzen dela esango nuke. Eta sistematizazio falta horrekin bukatzeko teorikoki badugu formula. Irakurgaian bertan agertzen da, ez noa errepikatzera. Borondate kontua izan daiteke, beraz. Eta badakigu zer gertatzen den borondate kontuekin. Dena den, aurreko astelehenean Hezkuntza Sailburuak egindako bere programaren aurkezpenean, ez nuen behin ere entzun Hezkidetza hitza. Erdibidean erregularizatua, borondatearen eskuetan=ez dakit zenbat urte pasa beharko den sistematikoki curriculuma eta baliabideak hezkidetzaturik egotea.

Eremu hezitzaileetan/jendartean dagoeneko lortu dugunari dagokionez, marko legala aipatuko nuke eta hezkidetza lantzeko baliabideak. Gero eta gehiago daude eta gero eta kalitate onekoak dira. Oraindik ere lortu beharrekoei dagokionez? Sistematizazioa eta benetako konpromezua guztiak ontzi berdinean bidaiatzeko. Konpromezu politikoa, izan ere hortik garatuko da marko legala eta errealitatearen eraldaketa.

Gure eskolan Golden 5, Kiva eta Konfidantzaren pedagogia dauden martxan. Benetan programa potenteak iruditzen zaizkit. Baina haien azalpenean, ez dut inondik inora entzun genero ikuspegiarekin izan dezakeen harremana, eta sekulako pena eragiten dit. Hortik ere genero ikuspegia txertatzeko aukera dagoela uste baitut (gurasoaren ikuspegitik ari naiz, hori bai).

Iazko postei dagokionez, Agurtzane Goitiarena aipatuko nuke, ideia asko ondo laburbiltzeagatik.

Ezkor ari naizela eta aldartea aldatzeko  Jo Ratcliffe ilustratzaile britainiarrak sortutako femojiak ekartzen ditut  (nahiz eta gaiarekin harreman zuzenik ez izan, bizitzarako baliabide izan daitezke eta!). Argia-n ikusi dut argitaratua “gorputzari, hormonei, hilekoari, sexuari… lotutako emozioak adierazteko emotikonoak faltan botatzen zituen” eta sortu egin omen ditu




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina