Ikastaroari amaiera emateko agur esateko mezua argitaratzeko garaia iritsi da, ez ordea hezkidetzari adio esatekoa, aitzitik, orain inoiz baino indar handiagorekin ekingo baitiogu lanari. Aitortu beharra dut gainera, hamaika gauza ikasi dudala ikastaroan zehar. Izan ere, datu andana eskaini dizkiguzue bertan, geure lanean nahiz egunerokoan baliagarriak diren tresna ugari, baita teknologia berriei beldurra galdu eta abilezia garatzeko parada ere. Bestalde, foroan eta ikastaroan zehar gainontzeko ikaskideen iritziek, aportazioek eta lanek argi utzi didate jende jantzi mordoa badagoela. Pertsonalki, berriz, ezin izan dut ikastaroaz nahi adina disfrutatu, beste zenbait lehentasun eta zeregin gailendu zaizkit. Ikastaroak hiru fase izan ditu nire bizitzan: lehenenegoan, lanez lepo, kostata ailegatzen nintzen jarduerak garaiz eta egitera, gorputz eta arima aritzera; bigarrenean, osasuna edo arrazoi pertsonalak medio, ezin apenas lanik egin; hirugarren eta azkenekoan, aldiz, denbora soberan badut, baita gogoa eta indarra ere, baina ikastaroaren amaierara ailegatu gara... Hain zuzen, denbora soberan dut guztiok derrigortuta bizi dugun egoera distopiko honetan. Horregatik, agurtzeko momentuan ezin izan diot utzi honi erreferentzia egitea. Meme bat egitea otu zitzaidan, baina azkenean honako bideotxoa izan da emaitza:
Bukatzeko, eta nolabait ikastaroa laburbiltzeko, hona hemen hezkidetzan esku hartzeko errezeta:
Mila esker guztiagatik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina