Ikasleekin sexuaz aritzea garrantzitsua
da, eta besteren artean pornografiaz hitz egitea. Izan ere, kontsumitu egiten
dute:
Honako artikuluetan ere irakuri daiteke, La Vanguardia-n edo El País-en;
edota Salvados programan.
Eta komtsumo horrek badu ondoriorik.
Pormografiari buruz aritzeko artikulu interesgarria. Baita honako ikerketa ere,
eta honako beste iritzi artikulua.
Aurreko ediziotako posten artean
honakoa hautatu dut, Andonik idatzia. Postean honako datuak ematen ditu jakitera: “INEk
egindako inkesta “Encuesta de Salud y
hábitos sexuales” aipatzen da eta gazteek beraien lagunengatik eta anai
arrebengatik jasotzen omen dute informazioa, baina gurasoengatik (%53) eta
hezitzaileengatik (%25) jaso nahi omen lukete. Beraz badugu zeregina.” Izan ere,
bere idatzian publikatutako grafikoan ikus daiteke gazteek gurasoengandik %12,
4a jasotzen dutela benetan, eta eskolan %10,3a, ikasleek nahi baino dezente gutxiago
(are gutxiago irakasleon nahia heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea lortzea
bada). Hortaz, bai, Andonik dioen moduan, badugu erronka eta zeregina eskoletan.
Eta jendartean ezinbestekoa erronkak iruditzen
zaizkit labur-labur esateko koitozentrismoarekin amaitzea eta botere-harremanak
desegitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina