2020/03/08

Errespetuz jokatu


Aste honetako gaian lan eginda gero datozkidan hitzak hauexek dira: Deseraiki eta eraiki.
Deseraiki maitasun erromantiko, deseraiki mikromatxismoak eta eraiki maskulinitate berriak, eredu berriak, jendarte berria,....

Aurreko edizioetako“Indarkeria  matxistari planto” izenburua duen Marijon posta aukeratu dot besteak beste esaldi edo logoak gusta zaizkidalako.  Angela Davisen esaldia aipatzen du “Andreek autodefentsaren beharra ez duen mundua amestu behar dugu” eta beste bat “Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezake”.

Ikasleekin azpiko leloa landuko nuke, errespetoa balore orokorra baina ezinbestekoa dela deritzot indarkeria matxistari aurka egiteko.



Nola: Errespetua lantzeko dinamikak eginez. Eredua izan irakasleok.  Adibideak…
Noiz: Tutoretza orduetan eta beti irakasleok errespetuzko ereduak ematen.
Norekin: Ikasle guztiekin txiki txikitatik.


Eremu hezitzaileetan indarkeria matxista landu beharreko gaia da , alde batetik biolentzia matxista prebenitzeko eta beste alde batetik hezkuntza jendarte justu bat eraikitzeko bidea delako eta edozein injustizia eta eskubideen urraketen aurka jo behar dugulako.

3  gida interesgarri:

Bideo hunkigarria:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina