2020/03/09

III-5 INDARKERIA MATXISTA

Kideek eginiko ekarpenak irakurri ondoren zaila egiten zait bakar bat aukeratzea. 
Aipagarriak diren ideia asko bildu ditugu: Gemma Lienasen El diario violeta de Carlota, indarkeria matxistaren izeberga, Pepa eta Peperen istoria eredugarria, El Pais egunkariak argitaratutako artikulua: El machismo disfrazado de amor... Guztiak oso oso baliogarriak.
Baina txikitxo bat hautatuko dut, esaldi bakar bat aukeratzekotan Andreak luzatu diguna.

"Emakumearekiko edozein indarkeria mota Giza eskubideen urradura suposatzen du"

Emakumeen kontrako biolentzia gizarte osoaren ardura dela ikustarazi behar da, arazo politikoa da guztion inplikazioa eskatzen duena. Nire ustez hori da gako nagusia.

Txileko lehendakari ohiak ondotxo daki. Berak pediatra eta politakaria izateaz gain, gazte garaian diktadura militarraren indarra eta tratu txarrak jaso bait zituen. 

NBE Emakumeak genero berdintasunerako Nazio Batuen agentziaren lehen arduraduna. Gaur egun, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisionatua da, eta Osasunaren Mundu Erakundeko Amaren, Jaiotzaren eta Haurren Osasunerako Aliantzaren ohorezko presidente kargua betetzen du. Emakume eredugarria.

Irudiari dagokionez, Martxoaren 8an ikusitako pankarta batean ikusitakoa kopiatuko dut


“Indarkeria matxistak
nik baino gehiago hiltzen du”

Lelo bat aukeratzekotan Mexikon Martxoaren 9rako aukeratutakoa. Bertan emakumeek jasotzen duten egoera jasan ezina denez, planto egitea erabaki dute. Zehaztutako egunean emakumeak desagertuko dira, ikustezin bihurtuko dira egoera zalatzeko. Haiekiko elkartasuna adierazi nahi dut.
A day without women








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina