Hainbat izan dira indarkeria matxistaren gaiak nigan bultzatu dituen hausnarketa eta sentimenduak. Baina beharbada hausnarketa bat bereziki ukitu nau. Gizona izanda hurrengo hau izan da:
Aste honetako irakurgaian irakurritako hitz hauek azpimarratzea gustatuko litzaidake: Errotik desagerrarazi nahi badugu (indarkeria) ezinbestekoa da gizonek duten erantzukizuna onartzea, patriarkatuak emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko hezi baititu eta, ondorioz, haiek baitira erabiltzen dutenak.
Aurreko edizioetako ikastarokideen hainbat post irakurri ondoren, Yomara Fanorena gomendatzea gustatuko litzaidake. Post osoa iruditzen zait, gaiarekin lotura duten gaitz eta gako aztertu eta hausnartzen ditu. Alde batetik, indarkeria matxista sotilaren hainbat adibide eskaintzen ditu (edozein pertsonaren begirada eta jarrera zorrozteko baliagarriak direnak).
Eta bestetik, behar beharrezkoak diren maskulinitate eredu berrien inguruan ere hausnarketa egiten du, baita hunkitu egin nauen bideo bat ere.
Hona hemen indarkeria matxistaren aurkako lanketan erabiliko nukeen leloa:
Emozioak heldu beharreko gai bat dela uste dut. Ezinbestekoa da emozioak identifikatzen ikastea eta hauen kudeaketan aurrera egitea eta ikasle guztiak heziketa emozional hezkidetzailea jasotzea, maskulinitate heterosexual hegemonikoa zalantzan jarriko duena eta maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegingo duena. Jack Urwin maskulinitate toxikoa deritzon ereduari amaiera ematea alegia.
Bukatzeko, nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan edota jendartean landu beharraren justifikazioa:
- Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi dela ulertzeko. Maskulinitate berriak lantzea, onartzea eta balioestea maskulinitate eredu hegemonikoa gaindituz.
- Indarkeria matxistaren aurkako jarrera sustatzeko.
- Mikromatxismoak landu eta salatzeko.
- Emakumeak ahalduntzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina