Tratu onak tantak bezalakoak dira, denak beharrekoak. Zer esan adierazi nahi dut horrekin eta zergatik irudi hau?
Ura multzo gisa definitzen dugun arren, jakin badakigu ur tantez osotua dela. Antzera begira daiteke hezkidetza kontua, eta ere berean tratu onak adierazterakoan.
Ondo sentitzea ez da bakarrik norberaren kontua, besteen kontua ere bada; sentimendu bakoitzak eta momentu bakoitzak koloreak ditu, antzekoak izan daitezke baina ez berdinak.
Euskarria autoestima da, hortik bertebratuko baitira gora doazen ur tantak; bestalde, pertsonak jasotako ur tantek bertebratuko du haren autoestimua.
Ikasleekin zer landu?
- Ni Ogros ni Princesas proposamena asko gustatu zait DBHko ikasleekin lantzeko. Hezkuntzan lan egiten dugunok badakizu gai honen ahulezia edo eza handia dela, eta behar daba are gehiago bigarren hezkuntzan.
- Horrez gainera, adibidez DBH4. eta batxilergoan bideo hau ikusteko eta komentatzeko jarduera proposatuko nuke: BBVA-n antolatutako hezkidetzaren inguruko programako elkarrizketa.
Aurreko edizioetatik Patricia Oregik egindakoa aukeratu dut KALITATEZKO HARREMAN POSITIBOAK SUSTATUZ (2018/03/20) http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/kalitatezko-harreman-positiboak-sustatuz.html. Estilo desberdina erabili arren biok abiatu gara gune beretik, norberak bere buruarekiko duen sentimendu. Hortik abiatuz uste dut norberaren izatea baloratzea dela lehengo ikasgaia bai eskolan zein familian eta gizartean. Suposatu dezagun eraikuntza bat egin nahi dugula, behar bada badakigu nolako itxura izan behar duen, baina ez dugu erreparatu itxura hori aurreikustea ez dela nahikoa, ahula izan daitekeelako, agian behar dugun guztia ez duelako izango,... ez dugu pentsatzen eraikuntza horren zutabeak zeintzuk izan behar diren, nola egon behar diren ezarrita, zer lur edo harrokarekin bat egin behar duten...
Orain dela hilabete ikastetxe batean egon nintzen, bertan erronka argi zuten pertsonaren ongizatea zen.
Patriciak egin duen bezalaxe neuk goian aipatutako proposamenarekin batera beste hauek ere aipatuko nituzke:
- Steilas-en “Tratu onak”, “Zaintzak Plazara” eta “Gure gorputz anitzetan, gu geu” unitate didaktikoak.
- LAB-ek egindako gida Sexu heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola komunitatearentzat
- Nafarroako gobernuak Tratu Onez (Foru Komunitateko ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko) kanpainaren barruan sortutako txostena: “IKASGELAKO ARAUAK ETA PROAKTIBITATEA. Diziplina positiborantz”.
- Gazteen ezkongai-harremanetan genero-indarkeriari aurre hartzeko eta tratu onak sustatzeko “Amodio zintzoen gida”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina