Ikastaroa
hasi genuenetik, gure gizartearen barne diren hainbat alderdi aztertzen jardun
gara, bertan dagoen sexismoa bistaratu eta horri aurre egin ahal izateko
gomendioak geureganatuz. Sexismoa hainbat arlotan soma daitekeela ikusi dugu,
bai, baina… kontziente al gara egunerokotasunean erabiltzen dugun hizkuntzaren
bidez sexismo hori agerian uzten dugula?
Hizkuntza da komunikatzeko erabiltzen dugun tresna nagusia,
berari esker ditugun pentsamendu, nahi, sentsazio… ezberdinak helaraztea
ahalbidetzen digularik. Askoren ustez, hizkuntza gizarte sexista honen lekuko
da, baina, beste hainbat autorek kontrako iritzia dute honen inguruan.
“Zer da sexista, hizkuntza
ala erabilera?” galderari erantzuna emateko asmoz, Amaia Alvarez Uriak
aditu batzuen hitzak eskaintzen dizkigu erabili.eus web orrialdean aurki
daitekeen elkarrizketa honetan:
“Kultura sexistatik mintzaira sexista dator
eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du.” (Agurtzane
Juanena)
·
“Euskara
kultura sexista batean murgildutako hizkuntza ez-sexista da.” (Linda White)
·
“Hizkuntzek ez dute beren egituragatik
diskriminatzen. Hizkuntzak kultura jakin baten isla dira.” (Begoña Muruaga)
“Ezin dugu hitz egin hizkuntza sexistari buruz,
baizik eta hizkuntzaren erabilera sexistari buruz. Hizkuntzak aukera ugari
ematen baitu errealitate jakin bat deskribatzeko.” (Emakunderen proposamenetan)
Ildo honetan, garrantzitsua iruditzen zait hizkuntzari
eta diskurtsoari begirada feminista bat botatzea, hots, hizkuntza hezkidetzailea
(ez sexista eta inklusiboa) erabiltzea. Honako hau pertsona guztiak aipatzen
dituen ahozko eta idatzizko hitzkuntza da, talde guztiak integratzen dituena.
Izan ere, jendarte patriarkalaren androzentrismoa hizkuntzaren erabileran
islatzen da.
Hementxe uzten dizuet aste honetako gaia den hizkuntza hezkidetzailearen
inguruko nire sorkuntza, gaiaren laburpen gisa:
7
x Gai honen inguruan aurreko edizioetako ikastarokideek sorturiko
lanei begiradatxo bat bota ostean, Alasneren hau gomendatuko nizueke. Oso
diskurtso koherentea eskaintzeaz gain, beste sarrera batetik hartutako bideo hau
asko gustatu zait:
Horretaz gain, Ibon Sarasola idazle eta hiztegigile ohiak esandako
esaldia hau ere interesgarria iruditu zaidala esango nuke: “gizartea matxista baldin bada, hizkuntza
matxista izango da; eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatzen da”.
Honen harira, idazle horren honako bideo hau aurkitu eta zuekin partekatzea
pentsatu dut, interesgarria suertatuko zaizuelakoan:
Bestalde, proposaturiko hezkuntza ez
sexista giden artean bat aukeratzea lan nekeza suertatu zait, guztiei alderdi
onak aurkitu baitizkiet. Hala ere, bat aipatzekotan, Emakunderen “Euskararen erabilera ez sexista” aukeratuko nuke. Bertan, euskaran aurki daiteken
generoaren azterketa oso sakona egiten duela iruditu zait eta honi esker,
egunerokotasunean konturatu gabe erabiltzen ditugun espresio sexista horiek
identifikatzeko eta ezabatzeko erabilgarria suerta dakiguke.
Amaitzeko, hau guztia ikastetxean edota jendartean lantzeko
erronken inguruan mintzatzekotan, erabilera ez-sexistarako arau orokorrak
aipatzea beharrezkoa iruditzen zait:
- Genero kutsadura saihestea.
- Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.
-Euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea.
Bestalde, honako erronka hauek ere aipatuko nituzke:
Bestalde, honako erronka hauek ere aipatuko nituzke:
- Erabiltzen dugun hizkuntza sexistaren inguruan hausnartu eta duen androzentrismoa ikusarazi, berau ezabatzeko ahaleginak egin ahal izateko.
-
Hizkuntzaren erabilera hezkidetzaile egokia erabiltzen dela ziurtatu.
-
Txisteekin, bromekin, umorearekin, piropoarekin… eta antzerakoekin kontuz
ibili.
-
Hizkuntza ez sexista lantzeko gidak erabili hizkuntza hezkidetzailea lortzeko
asmoz.
-
Euskarak generoa gramatikalak ez duen arren, espresio sexistak erabil
daitezkeenaren ideia barneratu eta hauek baztertu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina