2017/10/15

SARE SOZIALAK… ABORDATZERAAAAA!!!

Bai. Badakit zein garrantzitsua den sare sozialetan aktibista izatea. Eta saiatu… saiatzen naiz… Facebooken nago (Izkutuan nabil…, ez ditut lagun birtualik nahi eta… Irakurtzeko, talderen bat jarraitzeko eta eguneratuta egoteko erabiltzen dut soilik), Twitterren (berdin berdin…) …

Ni beste belaunaldi batekoa naiz, eta benetan, poteoa da nire twitteratzeko, facebookratzeko… era. Hezur eta haragiz beteriko lagunak nahi ditut… Azalez bildutako eduki liluragarri, zoragarriak… nahi ditut!! Beroak, goxoak, sentitu daitezkenak…!! Eta bostgarren zuritoa eta gero, betiko irrifar zabal eta zintzoa dutenak, negar zein barre egiteko, ukitzeko eta sentitzeko, solasaldiak, bromak zein aitorpenak egiteko…

Baina gure jendartea aldatzen doa… Bai. Badakit hurrengo belaunaldikoek ez dutela era berean pentsatzen ezta bizitzen… Egungo errealitatea likes beterikoa da… Azkarra eta hedatzailea, efektiboa eta poteretsua…

Ziberaktibista hezkidetzailea izatea nahiko nuke… Eta ez gustokoak ditudalako sare sozialak, ez. Baizik eta egungo jendartean ezinbestekoak direlako. Etorkizuna horietan dagoelako… Beraz bi erronken aurrean nago, desatsegina suertatzen zaidana gustokoa bilakatu beharra daukat, eta alfabetitazio digitala – sare sozialak menperatzea. Gaur eguneko errealitatea horretara narama… Eta egon, egon beharra daukagu… Abordatzeraaa!!

Bateren bati erantzun izan diot noizbait… Batzuk euren ideiak egi hutsak direlakoan daude… Noizean behin gutxienez, euren ikuspegiaren aurrez aurrean, nirea plazaratzea gustokoa daukat. Beti ere begirunez, umorez posiblea bada eta ikuspegi desberdinak daudela azalduz. Jarraitzaile asko dituen horietako bati, bizpahiru aldiz neure pentsakera azaldu nion. Guztietan berdintasunarekin lotuak dauden kontuak zirela medio, hizkuntza inklusiboa, umeen kustodia partekatua… Baina oraindik ere urrun geratzen zait ziberaktibismoa...

Sare sozialak iritziak, ikuspegiak, argudioak… plazaratzeko gune egokia den heinean, anitza izan behar du. Iritzi, ikuspegi, argudio … anitzak behar ditu. Horrek bete betean ematen digu, hortxe egon behar dugulako… Eduki hegemoniko normatiboei aurre egin behar diegu. Iritzi horiek erantzunik ez badute, ez baditugu argudiorik azaltzen, egi hutsetan bilakatzen direlako. Sare sozialak bizkortasunez eta guztiz eraginkorrak dira… 

Aurreko egunean, alokairuzko sabelen gaia atera zen klasean. Guztiak alde!!!😲 Etxeko lan bezala, (gomendio bezala hartu zuten hurrengo eguneko debateari begira), horren harira interneten nabigatzea eta irakurtzea eskatu nien. Batek bakarrik egin zuen… (Beste guztiek euren argudioak oso argi zituzten eta iritziz aldatzeko zirrikiturik ez…) 😡 Egin zuenak, iritziz aldatu zuela aitortu zuen (erdixka bazen ere). Klasean egindako debatea, aberasgarriagoa izan zelakoan nago… irakurri ez bazuten ere, gutxienez entzun bai… Nire argudioak, galdera zorrotzak…😓 Norberaren esku baitago informatzearena… eta eskura duguna ikuspegi berekoa baldin bada… Guztiok iritzi berdinekoak…

Ohiko komunikabideengandik mezu berdinak jasotzen ditugu, eta orokorrean eraldatzaileak baino patriarkatuarazletzaileak dira (Oleee!! Hitz berria!!). Ikuspegi feminista batetik idatzitako edukiak nekez irakurri daitezke… Non daude gure iritziak, gure argudioak, gure interesak… Non gure subjetibitateak, gure aldarrikapenak, gure ikuspegia… Non gure ahotsa eta indarra…

Sare sozialak, gaur eguneko bozgoragailuak dira!! Erabil ditzagun gure ahotsa eta hitzak entzutearazteko!! Guk ere iritzia dugulako!! Gure interesak eta ikuspegia defendatzeko!!! Besteen ideiak argudioz zipriztintzeko!!! Patriarkatua untziratzeko!! Abordatzeraaaa!!!

Iratxe Laes





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina