2017/12/11

EMEKUMEEN EKARPENAK: JABEKUNTZAREN BIDEAN



“Eta emakumea ezin ahal da izan gizonezkoen eredu?”

Uztailean Alai Martin eta Maialen Lujanbiok eginiko bertso sortak biak dauden “seikotean bi emakume bertsolari dira edo bi bakarrik esan beharko nuke?” gai esku artean, honela bukatzen du Maialenek bertso bat : “Eta emakumea ezin ahal da izan gizonezkoen eredu?”
Gure inguruan bertsolaritzak XIX. Mendetik aurrera agertu zen. Euskal Herrian bertsolaritzak izan duen garrantzia kontuan hartuz, eta honek tradizioarekin duen lotura estua ezagutuz, duela hamarkada gutxi batzuk arte, mikrofonoen aurrean soilik gizonezkoak zeuden. Gizonezkoen eremua zen (beste eremu anitz moduan) eta ezin zen imajinatu ere gaur egungo txapeldunen artean, handienetako bat emakumea izatea.
Badira egun bertsolari emakumeak, oso onak gainera. Dagoeneko ez da sentsuzko emakume bertsolari eta bertsolari gizonezkoen inguruko bereizketarik egitea,  ez arteak ezta bakoitzaren ahalmenak ez baitute ulertzen sexuaz.
Baina Maialen erreferente bat da bertsolaritzan, bere habitat naturala izateaz gain bere pentsamolde, ideologia, eta argiarekin betetzen gaitu. Bere bertsoen mezuek pisua dute eta bertsolari erreferente gisa botere handiko emakumea da.

Bere hitzak lapurtuz, emakumea BAI ahal da izan gizonezkoaren eredu, dagoeneko bazara eta.




Erronka handiena aste honetako gaian ikusi ditugunak kontzeptu eta oro har errealitateak lantzeko, maiz ezkutatuak daudela da. Hots, inplizituki burutzen direnak eta sistemaren beraren parte direnak. 


Horregatik, askotan betaurreko moreak ez baditugu, ez gara ohartuko.



Pasadan urteetako partaideen post bat aukeratzekotan, hauxe aukeratuko nuke: Lanketa oso oso ona, Ikuspuntu filosofikoa ere erabili du esku artean dugun gaia beste arlo batzuetara hedatuz. Gainerako bideoa oso ekarpen aberasgarria da emakume askeen inguruan aritzeko, gordina den arren, baina errealitatea ere horrelakoa da..



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina