Gabonak hortxe dauzkagu… Eta Olentzeroa laister etorriko
zaigu!! Mungian dagoen Olentzeroaren etxea, miresgarria da, harrigarria… IZENADUBA Basoa, bertan dago… Izenaduba Basoan
dena magiko da, pertsonai mitologikoek bizia hartzen dute eta istorioak,
kondairak eta elezaharrak kontatzen dituzte bisitari ezberdinei une zoragarriak
sortaraziz.
Joan nintzen lehenengoan konturatu nintzen, basoaren izenaz…
Mitologiari hitza jartzen bagenion, errealitatea bihurtzen genuen… Pertsonai
mitologiko horiei buruz hitzeginez gero, egunen batean errealitatea izan zirela
sinistu genezakeen… hori dela eta, nire post honetako izenburua, IZENADUBA Basoari
omentzeko da…
Izena du ba!! Esan nion behin blogger bati… Erderaz hitzegin
bazuen ere, euskaldun amorratua da… Kontua da, bere bloogean, hizkuntzari
buruzko argazki bat zintzilikatu zuela non esaten zen: “Las/os niñas/os están encantadas/os
de jugar todas /os juntas/os en el parque”. Bere mezuan argi uzten zuen, zein
zatarra zen hori irakurtzea eta horrelakoak mezprezatzen zituen. Nik beste era
batzuk daudela komentatu nion, eta gure on line solasaldi horretan, “concejal”
hitza, relativo al concejo zela eta ez zela la concejala erabili behar
komentatu zidan. Eta hori egitearen ez aldekoa azaldu zen… baina esaten omen
duenagatik, emakumeen alde dago, honen aurkako indarkeria gaitzesten du… baina
hizkuntza aldatzeko punturainooooo… EZ!!
Kontuz!!! Hizkuntza ez da horren erraz aldatzen, sakratua baita…
Beti dago norbait tontakeriak direlakoan… Zorionez, hinkuntza pertsonok
erabiltzen dugu, eta horren famatua den RAE horri hankaz gora hainbatetan jarri
diogu… Eta Zorionez, aldaketak arinago eman dira erabileran, eta gero hiztegian…
Aurreko ikasturteetatik aukeratu dudan posta, Mirenena
da. Bere leloarekin guztiz bat egiten dudalako eta gaiaren inguruko, nire funtsezko
ideia ederki jasotzen duelako. Hitzegiten dugun era, gure izaeraz ere dihardu.
Hizkuntzarekin komunikatu, edukiak partekatzeaz gain…, gu nolakoak garen azaleratzen
du… Begiruneaz, kontzientziazioaz, sentiberatasunaz… dihardu.
Emakundek badauka batzorde bat, non aholkua topatu dezakegu…
“Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez
aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat
etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da BEGIRA Publizitate eta komunikazio ez-sexista
erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.”
Mugikorrean deskargatu daiteke, eta mintzen gaituzten
hitzak, salatu…
Nik uste, jendartea sintsibilizatu behar dugu hizkuntzaren erabileraz… ez da gauza bera euskeraz zein erderaz ari dena, hizkuntza batean edo bestea erabiltzerakoan mezu, jatorri, erosotasunaz, ama hizkuntzaz… dihardu. Ez da gauza bera gay zein beste hitz bat erabiltzea, homosexual batez aritzeko… Ez da gauza bera, emakumeez aritzen garenean, eta sorginaz ari bagara… Hizkuntza poteretsua da eta jendartearen pentsakera aldatzeko balio du… Ez ditzagun mesprezatu gure HITZAK…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina