2017/12/11

INFRAEMAKUMEAK


"Emakumeak menpe mantentzeko modu nagusietariko bat
 beraien borroka eta lorpenen historia beraiek ez ezagutzea izan da”
Gerda Lerner



Berri Txarrak-en azken diskan Infrasoinuei erreferentzia egiten zaien bezala, eta haiek deskribatu dituzten moduan "Infrasoinuak eguneroko zarataren azpian dauden hotsak dira” emakumeak ere hala gara, gizonen eta sistemaren eguneroko zapalkuntzaren azpian gauden pertsonak. Eta bada garaia protagonistak izateko. 


           ekarPenak
               pResentzia
           gakOak
        konpeTentziak
               bAlioak
                 Generoa
    intersekziOnala
           femiNismoa
            begIrada
             ikaSi
           txerTatu
            zabAldu
           etorKizuna gurea baita!
 

Presentzia hartzen goazela sentitu nuen aurreko asteazkenean nesken esku pilota finalak telebistan ikusi ahal izan nituenean. Zenbat gozatu nuen, a ze maila daukazuen neskak! Txalotzekoa lekua izateko burutzen ari zareten bidea.






Duela bi urteko edizioko  BegoMentxaka – ren sarrera aukeratu dut, oso hausnarketa sakona egin duela uste dudalako eta irakurtzea merezi du.




Aste honetan bertan deskubritu dudan emakume aitzindari bat aipatu nahi dizuet, Marta Macho. Euskal Herriko Unibertsitatean Matematika saileko Geometria eta Topologia irakaslea da, eta baita blog baten sortzailea ere: https://mujeresconciencia.com . Bertan emakumeek zientziaren inguruan egindako lanak ikusarazten dira. Zinez interesgarria eta garrantzitsua iruditu zait. Marta Macho-k berak artikulu honetan azaltzen duen bezala https://www.elmundo.es/baleares/2017/12/08/5a2a7970268e3ecb568b45e6.html ,  "A los 6 aƱos las niƱas ya se sienten menos capaces que los niƱos y no asocian la brillantez intelectual con su sexo", eta hori ekiditeko ezinbestekoa da emakumeek egin dezaketen guztia bistan egotea, blog honetan kasu.


 
Eremu hezitzaileetatik gai honen inguruan asko egin daitekeela uste dut. Emakumeari bere lekua aitortzeko aukera daukagu, horretarako historia orain arte ezagutu dugun bezala aldatu behar badugu ere. Hori da erronka nagusia, kontakizuna aldatzea. Adibide moduan "perico el de los palotes"-en historia utziko dut, errealitatean Carmen de Burgos izan zena, egun hauetan irakurri bait dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina