2017/03/06

Heziketa afektibo sexuala

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA

       

  Irakurgaian garbi azaltzen denez, sexualitatea eraikuntza soiokulturala da. Sexualitatean ere eredu hegemonikoa dugu oraindik gizartean. Orain arte sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate eredua sustatu eta indartu du eta kanpo dauden sexualitate eredu anitzak patologizatzen ez baditu, ez ditu normaltzat hartzen. Jaiotzen garenetik garatzen hasten gara dena, gurasoengandik entzuten ditugun mezuekin, jendarteratze-prozesuan ikusten eta entzuten ditugunekin,  … . Sexualitateaz modu askean hitz egitea ezinbestekoa da, ezkutuko gai izateari uztea.
       


  Eskoletan konturatu gabe heterosexualitatea indartzen dugu, askotan ezkutuko curriculumaren bitartez. Ikerketa eta estatistikek ondorioztatzen dute aniztasun afektibo-sexualaren aurrean eskola ez dela espazio erraza, ezta segurua ere homosexualentzat adibidez. Alde batetik, curriculum materialek transmititzen jarraitzen dutelako familia heterosexual nuklearra eredua, estereotipoez betea, eta bestetik, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailerik curriculum esplizituan agertzen ez delako. Irakurgaian datorren bezala “heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.” .  Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietara zabaldu eta sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratu behar da. Hau lortzeko, irakurgaian proposatzen den dekalogoa funtsezkoa iruditzen zait.  








            Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut:


Aste honetako gai hau jorratzeko Berdindun honako txosten hau aukeratu dut, batez ere eskolan lantzeko: 









         Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko erronkak honako hauek izango lirateke : 

·        - Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza izatea hezkidetza ikuspegitik.

·                       -  Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea.

·                       -  Maitasun erromantikoa ezbaian jarri.

·        -Sexualitatea aniztasunetik landu, aniztasuna normalizatuz eta heteroarauetatik aldenduz.

·                        -  Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatu.


·                        -  Norberaren ezagutza eta onespena sustatu kanon idealak baztertuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina