2017/03/06

EREDUA, EREDURIK EZ


Gai honen inguruko bi ideaiarik garrantzitsuenak azpimarratzekotan honakoak aukeratu konituzke:

1.  Heziketa afektibo-sexuala planteatzeko unean kontuan hartu beharreko aspektuen dekalogoa (irakurgaian agertzen dena). Era berean, hortik zerbait aipatzekotan, “Zure gorputza da, ezagutu zure eskubideak” foiletoa gailenduko nuke. Bertan ondo laburbiltzen dira haurrek eta gazteek jakin beharko lituzketen hainbat gai eta hezkidetzatik landu behar litzatekeen aspektu asko.


Adibide bat

 
     Hezkidetzaren erronkei dagokionezdenak garrantzitsuak izanik ere, honakoak arlo asko batzen dituelako azpimarratuko nuke. 

“   Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna, erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea (erakarpen-eredu ez-normatiboak landuz)”.

Abiapuntu horretatik, norberaren autoezagutza eta onarpenaren bidez, beste zenbait arlo gaindituko liratekelako. Este baterako:

Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere. Sexualitatea eta berau bizi eta sentitzeko aniztasuna. Familia forma eta egitura ezberdinak. Edota sexualitatearen ikuspegi heterosexual eta heteronormatiboa. Eta zer esanik ez errespetuzko harreman afektiboen inguruan. Norberaren buruaren autoezagutza eta onarpena, norberaren buruaren errespetua dakar eta honek noberaren ahalduntzean elementu beharrezkoa da.





       Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkei dagokionez, honakoak azpimarratuko nituzke:

·         Beste gai askotan ematen den, bezala, eskola-komunitatearen sentsibilizazioa eta formakuntza. Baina, garrantzitsua da formakuntza hau zorroztasunez eman eta jasotzea, haur eta nerabeekin ari baikara lanean eta hauen pentsatzeko eta sentitzeko eremuan sartzen ari baikara

·         Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea baita maitasun erromantikoaren mitoa eta amatasunarena (*)

(*) Oraindik ere izututa nago, norbaitek amatasunaren “etengabeko zoragarritasuna” kuestionatzen duenean sortzen den tsunamia, ikus bestela Samanta Villarrek bere “Madre hay más que una” liburua aurkezterakoan egindako adierazpen batzuen ostean sortutakoak. Maitasun erromantikoaren mitoa lantzen den bezala, gai hau ere ikasleen artean lantzea interesgarria litzateke, amatasunaren mitoa, alegia.

·         Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea (orientazioak, familiak, sentitzek erak, sexualitatea bizitzeko moduak…)

·         Sexualitate anitzen diskurtsoa gureganatzea.


Iazko postei dagokionez, Aida eta Itsarorena aukeratu dut. Beren tutoretza planaren barruan landu izanaren ondorioz honen inguruko ikuspegi interesgarria ematen dutelako. Nik etxeko eremuan lantzen dut gaia, hortaz, niretzat hau, beste ikuspegi bat da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina