GATAZKAK HEZKIDETZAREN
IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN
Aste
hasieran Bakerako Hezkuntzarako Euskal liburuan dioen bezala,”bizitzak
berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Positiboa edo
negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.” Baieztapen honekin ados
nengoen.
Astean zehar, gatazkaren trataeran
helburuak eta harrremanek garrantzia dutela konturatu naiz. Gatazka 3 fase
dituen prozesua dela ikasi dut. Hiru faseak hauek direlarik:
·
Igoera
(momento altuena hartu arte)
·
Geldiera
(egonkortu egiten da).
·
Jaitsiera
(poliki-poliki gutxitzen doa).
Gatazka-egituran
hiru aspektu kontuan hartu behar direla irakurri dut.
·
Pertsonak
·
Prozesua
·
Arazoa
Hiru aspektu
horiek ondo definitzeak lagunduko digu,zer gertatu den zehazten,zergaitiak eta ondorioak
definitzen,azken finean, irtenbide egokiak aurkitzeko giltzan izango direnak.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko
banu,esango nuke, lankidetza bada gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun
jokaera eta modua, gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak,
beharrak,balioak,itxaropenak,gertatutakoaren pertzepzioak ezagutu behar direla.
Nola?? Beraien arteko komunikazioa bultzatuzedota bitartekaritza erabiliz.
Blanca
Kerejeta irakasleak dioen bezala
Gatazkak, haurrek haien kabuz konpontzen utziz gero , eta
ikastetxean bizikidetza positiborako lanketa seriorik ez bada planteatzen,
gizartean gatazkak konpontzeko nagusi den eskema erabiliko dute: IRABAZI-GALDU
eta MENDERATZE- MENDETASUN erlazioak ezarriko dituzte. Zer ondorio ditu
esandakoak?
Blanca
Kerejetaren elkarrizketa osoa irakurri nahi badezue…
Iazko ikastarokideen post bat aukeratzeko unean , Haizea Egigurenena aukeratu dut.
Alde batetik, eremu
hezitzaileetan lantzeko aipatzen dituen erronkekin erabat ados nagoelako
Hau guztia lantzeko erronkak:
-Gatazkaren inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.
-Gatazkak mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko
bitartekoak eskuragarri jartzea.
-Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak
izatea.
- Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak
eskaintzea (formazioa)
-Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.
-Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.
-Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.
Eta bestetik,emakumeok
gatazken aurrean hartu dugun rolari buruz egiten duen aipamena..
Gatazken aurrean,
emakumeok hartu ohi dugun rola datorkit burura. Beste karga bat gehiago emakume
izate hutsagatik …
Eta hezitzaileei,rol
horren zergaitiaz eta ondorioetaz ikerketa bat egitea oso gomendagarria
iruditzen zaidalako
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina