HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA
Sexualitatea,sexua
bezala,eraikuntza soziala da. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako
sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du,eta kanpo dauden sexualitate-eredu
anitzak, kasurik onenean patologizatzen ez baditu,ez normaltzat hartzen ditu
(sexualitatea eta praktika txarrak).
Jendarteak oraindik
maitasun erromantikoaren ideia sustatzen duela eta horrekin maitasunak edozein
basapizte edo apo ipuinetako printze bihur dezakeela.Estereotipo sexistak
mantentzen dira. Neska/emakumee sexualitatea ia ez da existitzen,desioa ez zaie
errekonozitzen eta ezin dute beren esperientzia sexuales hitz egin.Halaber,
sexualitatea maitasunarekin lotuta dago. Mutil/gizonen sexualitatea desio
geldiezinarekin identifikatzen da,behin etaberriro hitz egin dezakete beren
esperientzia sexualez,eta maitasuna ez da beren bizitzaren erdiguneko
proiektua.
Gazteek
askatasun sexuala kontzeptua horrela ulertzen ari dira: izan ditzakezun harreman sexual guztiak izan.
Iazko ikastarokideetatik Olarizu aukeratzen dut.Eskolak bakarrik ezin du heziketa
afektibo-sexuala landu. Etxeetan landu egin behar dela esaten duenean erabat
ados nagoelako.Bere postean jarritako irudiak oso esanguratsuak dira
Aste hontako
gaia ikasleekin lantzeko,telebistan ikusten dituzten serieen ikerketa bat
egitea proposatuko nieke. Ziur nago, ia serie gehienak maitasun eredu bakarra
trasmitizen dutelaren konklusioara iritsiko ginela. Hau da,maitasun bakarra
trasmitizen dute:maitasun erromantikoa eta honekin batera osagarritasunaren
ideia (laranja-erdiaren mitoa),hau da,derrigorrezko heterosexualitate eta
dominazo-meneko harremanen naturalizazioa. Horrelako konklusio potolora,Lehen
Hezkuntzako azkeneko zikloetako ikasleekin iritsiko ginateke,baina beste
mailetakoekin ere, nahiz eta maila
apalago batean izan,telebistan eta etxeetan ikusten duten ereduen ikerketa egin
eta horretaz debatetxo bat izango nuke.
Eskolak
heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar beharrezkoa du eredu
heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Eskola ez da espazio erraza
eta ez da espazio segurua.
/www.youtube.com/watch?v=AOm1HYKJDkQ
Erronkak.
-Heteronormatibitatari
kritika egin.
-Botere
harremanak eta genero rolak bistarazi-deseraiki.
-Hedabideak
eta sistema ekonomikoek sortzen dituzten “beharrak” aztertu.
-Sexualitate
aniztasuna eta eredu ez –normatiboak plazaratu.
-Norberaren
errepika-ezintasunaren ideia indartu.
-Berdintasun,askatasun,adostasun,eta
begirunean oinarritutako harreman ereduak proposatu.
-Material
didaktikoetan aniztasunaren presentzia
sustatzea.
-Hizkuntza
hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina