2017/03/10

Gatazka: positiboa edo negatiboa?



 Bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka

Aitortu beharra daukat, gatazka hitza entzutean negatibotzat jotzen nuela, bai hitz bera eta baita sorturiko egoera. Bizi izan dudan hezkuntza eremuan ere, gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko ekintza lez ikusia zen. Baina astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, oker nengoela.  Gatazkak sortzen dira interes kontrajarriak daudenean eta hori bizikidetzaren parte bat da. Hori dela eta, gatazka ez da negatiboa, positiboa edo negatiboa, gatazka konpontzeko modua da; hau da, pertsona anitzek, elkarren artean duten harreman mota da. Beraz, aipaturikoa aintzat izaik, esango nuke, dudarik gabe gatazkak positiboak direla. Alde batetik, erronka handia suposatzen dielako haurrei; helburu bateraezinak edukitzeak sortzen dien desafioa (emozio eta adimena). Eta bestetik, gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen laguntzen duelako, harremanak sendotuz.







Iazko ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoa hautatau dut:

Oso interesgarria iruditu zait plazaraturiko Christopher Mooren gatazka sortzaileen inguruko informazioa. Eta horrez gain, Nerea Mendizabalen hitzaldia. Bertan, gatazken konponbideetan trebatzeko komunikazioaren garrantzia azpimarratzen du. 


Gai honen garratnziaz jabetzeko, hezitzaileei ondorengo baliabidea gomendatzen diet:  

Jolas kooperatiboak hautatu ditut; izan ere, gaur egungo eskoletan, “irabazle- galtzaile” dikotomia oso errotua dago. Beraz, sistema hierarkikoaren apurtzea eta erreferentea prozesua izatea positiboa deritzot. Guztion partaidetza funtsezkoa da; elkar ezagutzea, partaide izatea, kide sentitzea.






Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkei erreferentzia eginez, funtsezkoena, gatazken trataerarako kultura eredu positiboa transmititzea da. Horretarako:
  •          Eskola komunitate osoaren kontzientziazioa
  •   Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak
  •     Aniztasuna aintzat izanik, gatazkei aurre egiteko estrategia anitzak. Kasuan kasuko egoerei egokiturik.
  •          Partaidetza sustatzea; horretarako testuinguru aproposak eraikiz.
  •          Antolakuntza kontuan izatea; arauak, espazioak, denbora … landu eta genero estereotipoetatik kanpoko antolakuntza bermatzea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina