2020/03/09

Suntsitu indarkeria



Aste honetan ikusi dugu indarkeria matxista suntsitzeko bi alderdi landu behar ditugula: maskulinitate berriak eta autodefentsa feminista. Emakumeen eta gizonen inplikazioa beharrezkoa da indarkeria amaitzeko. Ezin da fokua eta erantzukizuna emakumeengan bakarrik jarri, orain arte egiten zen bezala. 

Erantzukizuna jendarte oso da, hurrengo bideoan ikusten den bezala, "Eskerrik asko ez esateagatik ezer"


Iazko post-en artetik Janire Itxasorena aukeratu dut, Txanogorritxoren ipuina oso baliabide interegarria iruditzen zaidalako. Eremu hezitzailean landu beharreko gaia da indarkeriarena (fisiko, psikologikoa…), izan ere, pertsona sumisoak ez izateko eta identitate bat sortu ahal izateko beharrezkoa dugu autodefentsa ildoak hezkuntza eremuan lantzea.




Ikasleekin zer landu?

Aste honetan argi geratu zait indarkeria matxistarekin amaitzea guztion lana dela, emakumeena eta gizonena. Eta posible dela indarkeria honekin amaitzea, benetan horretara jartzen bagara. Horretarako, indarkeria matxistaren aurkako legea erabat garatu beharko litzateke. Hezkuntzari dagozkion alderdietan, ordea, ez da garatu. 


Tutoretza ordua laburregi geratzen da landu beharreko gai guztietarako. Azkenekoz ikusi dut ikasgai berri bat eskatzen dela: heziketa emozionala. Uste dut Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBHko laugarren mailara arte ikasgai hau ematea ekarpen ona izan daitekela.






Amodioa, amodio toxikoa, Indarkeria sustatzen dituzten amodiozko mitoak landu beharko ziren txikitatik.



Jendartean landu beharren justifikazioa

Nola epaituko gaituzte hurrengo mendeetan? XXI. mendeko iraultza feminista aztertuko da testuliburuetan?
Gaur egun bezala, lotsagarria iruditzen zaigu esklabismoa baimentzea eta hainbeste aldekoak izatea, baita zientzialari eta intelektualen artean ere. Agian, 100 urte barru, sinestezina da emakumeei tratu txarrak ematea. Ez dago inolako argudiorik gizartean biztanleriaren erdiari tratu txarrak ematea justifikatzen duenik.

Atzo Estatu osoan aldarrikatu genuen: 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina