2020/03/09

Argi geratu behar du, arazoa ez garela gu!


Indarkeria matxista terminoarekin, indarkeria mota honetan gizonak direla eragileak eta matxismoa bera dagoela horren jatorrian garbi azaldu nahi da.

Emakumeak ez ezik, maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dion edonor izan daiteke jomuga.

Indarkeriak manifestazio ezberdinak izan ditzake: 





Indarkeria matxistaren arazoa, jendarte osoarena da, eta ezinbestekoa da gizonek ere, duten erantzukizuna onartzea,eta begirada zabaltzea arreta beraiengan jarriz. Horrela, gaia modu transbertsalean landuz, desikasteko dauden funtsezko faktoreen artean, maitasun erromantikoaren mitoa legoke, mikromatxismoen identifikazioa, LGTBIQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak normalizatzea.

Honetarako, maskulinitatea edo gizontasuna eztabaidan jartzeko sortu diren talde anitzak ezinbestekoak dira maskulinitate berrien eraikuntzarako, pribilegioak identifikatu, onartu eta alboratuz beste hainbeste. Hezkidetzak gainera, estereotipo maskulinoak mugatu dizkien emozioen arloa, zaintzaren esparrua eta indarkeria matxisten aurkako jarrera aktiboa sustatzea, eskura jarri ditu.

Autodefentsa feminista, emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategi da, fisikoaz gain, jarrerak, emozioak, autoestimua lantzen dira, ahizpatasunak, beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botereaz,  baita erasoak, identifikatu eta aurre egin.

Ardura aldez aldatu behar da, emakumeei “ez“ esateko eta beldurrik gabe bizitzeko eskubideak errekonozituz.

Guzti honegatik, aukeratu ditudan hitzak hauetxek dira:




Nahikoa delako emakumeak egunero erahilak, bortxatuak, jipoituak, irainduak, gutxietxiak,…izateaz!







Gau eta egunez, bakarrik edo lagunekin, ezezagun edo ezaguna denarekin, leku bakarti edo herrigunean, ilunpean edo argitasunean, ez dugu beldurra   
                                                                                             gure alboan nahi, ez lehen, 
                                                                                             ez orain, ezta gero ere!




Aurreko edizioetatik Argineren posta aukeratu dut, bere ikuspegia partekatzen dudalako, baita gaiaren planteamendua egiteko modua ere.



Ikasleekin lantzeko baino gehiago, hezitzaileekin eta jendarteari orokorrean zuzentzeko lema hauxe aukeratu dut:







Funtsezkoa iruditzen zait begirada zabaltzearen ideia hori eta arreta- gunea beste aldera bideratzea. Ritxar Bacete antropologo eta gizarte langilea eramango nuke ikastetxetara, guraso eta hezitzaileei hitzaldi bat emateko maskulinitate berrien inguruan. Emakume eta neskekin lan egitea ezinbestekoa den bezala, mutilekin ere egin beharra dago, eta horretan laguntzeko mutilekiko edo gizonekiko dugun kontzeptua aldatu beharra dago. Beraiekiko espektatiba eta ereduak aldatu behar dira, bestelakoak izatea nahi badugu.





Gizonekin lan egiteko material ezberdina ere topatu dut, alor ezberdinetan aplikatzeko baliagarria izan daitekena.

Argi geratu behar du, arazoa ez garela gu!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina