2017/02/23

ANITZAK GARELAKO





·Gaiari buruzko gogoeta pertsonala:
Aste hasieran garbi nuen orain dela urte batzuk izan nuen ikasle bat aipatuko nuela han edo hemen. Pasa dira urte batzuk, batxilergoan klaseak ematen ari nintzen orduan, ikasle guzti haien artean bazen neska bat beste herri batetik etorria, arazoak izan omen zituen bere jaioterriko ikastetxean, beraz gurera etorri zen. Bazuen zerbait desberdina, agian hori izan zen bere lagunek ez onartzeko arrazoia… Ikasturte hura amaitu eta pertsona haren pista galdu nuen gure herriko aldizkarian honako elkarrizketa hau ikusi nuen arte. Hain txiki ikusten zen persona hark, herri guztiaren aurrean azaldu du bere bizipena. A ze poza.


 Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz eremu hezkidetzailean lan egiteko asko dugula, pertsona askeak heztea dela gure helburua, beraien buruaren jabe diren `pertsonak heztea, beraien bizitzan protagonistak diren ikasleak, nor diren aukeratu, erabaki, hautatu, erratu, ikasi eta jaikitzen dakitenak. Aske direnak.Garrantzitsua da argi eta garbi esatea jendea ez dela sexuaren arabera baloratzen.


 Iazko post bat: Haizea Egigurenena hautatu dut, gelan lantzeko hainbat baliabide aurkezten ditu. http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/aniztasun-sexualaz-hausnarketa.html

·Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gida bat:



Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

Sexu genero sistema bistaratzea
Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean oinarritzea
Heteronormatibitatetik aldentzea
Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea
Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskeintzea.
Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea
Aniztasun ororen alde et elkarbizitza positiboaren alde lan egitea

Heziketa afektibo ez heteronormatiboa sustatzea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina