2015/11/22

Jaiak eta ospakizunak

Munduan zehar ospakizunak zein garrantzitsuak diren, pertsona orok zerbait ospatzea du gustoko, bere edo inguruko norbaiten jaioteguna; erlijio zehatz bateko egun markatuak; urte aldaketa; gertakizunen bat (lan bat lortu, azterketa bat gainditu, …) eta abar. Ospakizun eta jai horiek poztasun momentu bat diren aldetik, inguruko pertsonak alaitzeko egunak izan behar dituzte (hori da helburuetako bat). Beraz denok modu baketsu eta zoriontsuan ospatzeko zenbait alderdi kontuan hartu beharko dira eta, batez ere, errespetua. Errespetua bere osotasunean, ingurugiroarekin, txiki, heldu, zahar, emakume, gizon, beste erlijio, … pertsona guztiekin. Baina oraindik ez da hori gertatzen. Zoritzarrez hamaika kasu ematen dira jaietan genero indarkeriarenak, kexu asko daude gazteek kaleak txerrikortak bezalaxe uzten dituztelako jai giroan, hilketak egoten direlako erlijio kontuak direla eta.





Jaiak eta ospakizunak: ohituretan oinarritutako egunak dira. Egun horietan normalean tradizioz zaizkigun gertakariak edo egun bereziak ospatzen ditugu. Gure herrialdean jaiegun eta ospakizun asko erlijioaren tradizioz sortutakoak dira, egun ospatzen jarraitzen ditugunak (nahiz eta kasu askotan sinbolismoa ez dakigun edo sinbolismoarekin bat ez gauden).
Genero ikuspegia gizartea modu berezian berbegiratzea izango litzateke; gizartean ematen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak ikusteko, modu kritikoan aztertu, azken finean.
Hau modu praktikora eramanez adibidez, azken urteotan gure herri eta hirietan hain arrakastatsua den Santo Tomas jaia aitzakia ona izan daiteke. Hau lantzeko, garai bateko euskal bizimodua azter daiteke, janaria, etxeak, ogibideak eta jantziak. Horrekin gaur eguneko Euskal herriko bizimoduarekin konparatu eta emandako aurrerapauso eta geldiuneak errepasatzea.



Horrekin ikasle eta ikastetxeak gauza desberdinak landu ditzake:
-          Antzinako eta gaur egungo gizartearen azterketa kritikoa.
-          Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak ikusteko aukera: lehen eta oraingo gizartean. Aurrerapausoak zein berdin jarraitzen dituzten ohiturak aztertzeko aukera.
-          Ikuskera feminista ikasleengan barneratzen hastea.
-          Ezagutzak ikasteko modu dinamiko eta erakargarria.
-          Eta abar.


Bai Santo Tomas jai egun honekin zein beste ospakizun eta jaietan azterketa sakonak egin daitezke, bertan emakumearen rola aztertuaz. Jaiak erakargarriak diren aldetik ikasleekin lantzeko hainbat alderdi lantzeko aitzakia ezin hobea izan daitezkeela uste dut. Gainera betiko fitxak alde batera utzita ikasketa esanguratsuago baten alde apustu egiteko momentua izan daitekeela uste dut. Azken finean, egin beharrekoa genero ikuspegi hori jai eta ospakizunetan uztartzea izango litzateke. Modu honetan erasorik gabeko jai eta ospakizunak izango genituzke, jai eta ospakizun parekideak; jai eta ospakizun osasuntsuago eta hobeak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina