2015/11/22

GENEROA JAIAK ETA OSPAKIZUNETAN



Mundu osoan zehar, ezagutzen ditugun jai eta ospakizun gehienetan sexu-genero estereotipoak agerian daude. Aste honetan ikusi ditugun adibideak aparte telebistan, filmetan edota beste iturri desberdinetatik ezagutu eta bizi ditudan beste batzuk gogoratu ditut.
Horietan adierazten den emakumeen irudia da objektu sexuala (beti heterosexuala) eta gizonei gustatzeko hainbat soineko, kolore edota apaingarri guztiz deserosoak baina emakumearen gorputza adierazten eta erakusten dituztenak jantzi behar dituzte.
                              
Emakumeak besteen ongizatearen egile moduan agertzen dira beti eta, nola ez, besteen zaintzaz arduratzen direnak beti haiek izaten dira.
   
Jaiak alkoholaren kontsumoarekin nahiko lotuta daude eta askotan hau aitzaki bezala erabili ohi da genero indarkeria justifikatzeko.
Askotan ematen den fenomeno bat da: jaiak ligatzeko une aproposena da, poztasun momentua da, desinhibizio aldia da, alkohola asko edaten da, beste momentuetan egin ez dena egiteko aukera dago, … beraz, nahiz eta emakumeak gogorik ez  bere gorputza ukitu ahal izateko, musu bat emateko, … askotan bortxatuak izaten dira. Euskal herrietan horrelakoak gertatu eta gertatzen dira baina, adibide moduan, eta mundu osoan zabaldu zen Mexikoko alkate batek egin zuena: https://www.youtube.com/watch?v=O9EgjYANuus.                 Horrek esan nahi mundu osoan ematen den fenomenoa dela, emakumea objektua da besteen desioak betetzeko.
Gogoratzen dut nola nahiz eta leku guztietan berdin gertatu, San Fermin jaietan (famatuak mundu osoan eta non atzerritar asko parte hartzen duten) urtero antzeko egoerak errepikatzen ziren eta duela hamar bat urte “Eraso sexistarik EZ” kanpaina hasi zen. Orain, udal guztiek horrelako kanpaiak egiten dituzte eta denok (emakumeak, gizonak, gazteak, nagusiak, jasotzen duenak, lekukoak,…) kontzienteak gara arazo honetaz. 

  

Aipatuko nahiko nuke ere, gizarte bakoitza argi dauka genero bakoitzari zer adierazpen motak dagozkion eta finkatutako eredua jarraitzen ez duenak zigorra jasotzen duela. Zigorra baztertzea, iraina edota erasoa izan daiteke eta behin baino gehiagotan ikusi eta jasan dira. LGTB pertsonei buruz ari naiz.
Gutxitan ikusten ditugu honen inguruko aldarrikapena bistan geratzeko bakoitzaren askatasuna.El Pilar jaietan,  Aragoiko Purna taldeak guztientzat baina bereziki LGTB pertsonentzat sortu zuen kanpaina miresgarria zen: jaiak eredu patriarkalak markatzen zuen konbentzioetatik aldentzeko mesua. 

Horrelakoak egin beharko ziren gizarte mailan, zeren eta martxan jartzeko unea da. Eta gu, irakasle lez, gure esparruan, hau da ikastetxean eta ikastetxetan egiten diren hainbat ekintzetan, egiten duguna aztertu behar dugu, beti bezala aliatuak bilatu (eskola esparruan beste irakasleak, gurasoak, erakundeak, udalak, …) proposamenak sortu eta praktikara eraman.  

Mª Lourdes Díez Romero


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina