Legediari buruzko hausnarketa
Legeria anitza dugu baina guretzako garrantzitsua da “Heziberri 2020” dokumentua, hau da, Oinarrizko Hezkuntza zein Batxilergo eta pertsona helduen Hezkuntzako printzipio orokorrak hartzen dituen dokumentua. Honekin batera interesgarria da hezkuntza sailak orain dela hiru ikasturte atera zuen “Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana”. Gida honen xedea zen eskola mistotik eskola hezkiditzailera pasatzea eta, batez ere, indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzea.
Hala eta guztiz ere, ikastetxeetako hezkidetza planen errealitateak oso panorama desberdina erakusten digu. Alde batetik, egiaztatu behar da lan-mintegi asko daudela berritzeguneetan eta ikastetxe eta irakasle asko konprometituta daudela zeregin honekin, baina badaude ere hezkidetza planaren errealizazioari ekitea edo lantaldeetako parte-hartzearen beharra ikusten ez dutenen ikastetxeek. Eta larriagoa iruditzen zaidana da sexuengatik banantzen dituzten ikastetxeak egon daitezela eta jasotzen dituztela diru-laguntza publikoak.
Hitz batean, hezkuntza komunitatearen sentsibilizazioa, hezkidetzaren inguruko prestakuntza, proiektu hezkiditzaileen garapena, material lagungarriaren esku jartzea eta abar, legediak esaten duen bezala, etorkizunean betetzeko zereginak izaten jarraitzen dute. Orduan, hauek izan behar dira ikastetxeetan lantzeko erronkak.
Zer da emakume eta gizonen arteko berdintasuna?
Zer ulertzen da “material hezkidetzaileagatik”?
hurrengo ezaugarriak dituen materiala da:
-testuen eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatuta da
-pertsonaien protagonismoaren kokapenean bereizketa sexistarik ez dago, hau da, rol tradizionalak ez dira errepikatzen
-emakumeak zein gizonak espazio publiko eta pribatuetan agertzen dira
-hizkuntzaren erabilera ez da sexista
-erabiltzen diren ipuinetan, kantetan eta abarretan erakusten diren ereduak estgereotipo sexistatik kanpo daude
-...
Marijose#hausnarketa#legedia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina