HELBURU ESTRATEGIKOA:
ESKOLA MISTOAN ERALDAKETA-PROZESUAK BULTZATZEA
ESKOLA HEZKIDETZAILE BATERANTZ JOATEKO.
| ||||
HELBURU ZEHATZA:
Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.
| ||||
Estrategiak
2.1.a. Curriculuma genero-ikuspegitik garatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 29.artikuluan xedatutako hezkidetza helburuak txertatuz.
| ||||
Ekintza
2.1.a.2. Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial, zientifiko eta historikoa barne hartzen dituzten curriculum-proposamenak eskaini, ikastetxe guztiei.
| ||||
Onurak
Curriculum barruan txertatuta egoteak irakas-ikas prozesuan bermea dakar, dudarik ez. Ikustezinak izatetik presentzia izatera pasatuko ginateke emakume guztiak, planean enuntziatuta datorren bezala, gizadiari egindako ekarpenen artean badaudelako ekarpen kolektiboak (boto eskubidea, lanpostu eskubidea, goi mailako ikasketetarako eskubidea...) eta banakakoak (jakintza alor guztietan emakumeek bakarka egindako lorpenak).
Ikasleek ezagutu, ikasi eta baloratuko lukete garai ezberdinetan munduko populazio erdiak egindakoa eta horren aurrean ebaluazio bat egongo litzateke.
| ||||
Lorpen adierazleak
Esan behar dugu legeak esaten duena gure kasuan ez dela bete, ez baitugu jaso inolako curriculum-proposamenik administrazio publikotik. Beraz, lorpen adierazlerik ezin dugu eskaini.
Hala ere, gure ikastetxean, badaramatzagu urte batzuk hezkidetza ekimenen artean, atal hau txertatzen gure curriculumean. Alde batetik, gurera heltzen diren ikasleek, DBH 1.mailakoek, lantzen dute Gernikaldeko Emakumeen Historia, udaletxeko Berdintasun Zerbitzuak eskainitako bildumaren laguntzaz. Beste alde batetik, hezkidetzan inplikatutako mintegi ezberdinetako irakasleek “Emakumeak eta Zientzia”, edota Emakumeak eta Historia” izeneko unitate didaktikoak txertatzen dituzte beraien programazioetan.
Bi ekimen mota horiek Ikastetxeko Hezkidetza Proiektu barruan daude eta Ikastetxeko Urteko Planean sartuta eta Eskola Kontseiluan onartuta daude.
| ||||
HELBURU ZEHATZA:
Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.
| ||||
Estrategiak
2.1.a. Curriculuma genero-ikuspegitik garatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 29.artikuluan xedatutako hezkidetza helburuak txertatuz.
| ||||
Ekintza
Data esanguratsu batzuetan (martxoaren 8an, azaroaren 25ean, maiatzaren 17an, ekainaren 28an…) hezkidetza sistematikoki lantzeko curriculum-proposamenak osatu eta luzatu ikastetxeei.
| ||||
Onurak
Aldarrikapen egunak dira guztiontzat, ikastetxeetan orain arte egindakoaz harro egoteko, eta aurrerantzean lortzeko falta denaz kontzientziatzeko ekimenak beharrezkoak dira. Hezkidetza eragileontzat ardura eta lan gehiagoko egunak izan arren, jai giroan, sormen eta partaidetza kulturalez betetako ospakizunak gauzatzea borrokan jarraitzeko akuilua da.
| ||||
Lorpen adierazleak
Curriculum-proposamenik ez dugu jaso, orain arte. Bai, ordea, kanpaina instituzionalen (Emakunde, Udal Zerbitzua) informazioa eta baliabide grafikoak.
Gurean, ikastetxeko Hezkidetza Proiektuan eta IUParen barruan txertatuta dauzkagu data guzti horien inguruko proposamenak: batzuek programazioekin zer ikusia dute, beste batzuk egungo errealitatearen hausnarketatik sortuak, eta beste batzuk, eskola-komunitatearen sentipen kolektiboa adieraztekoak.
| ||||
HELBURU ZEHATZA:
Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.
| ||||
Estrategiak
2.1.b. Genero ikuspegia osagai estrategikotzat hartzea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskaintzen dituen plangintzako dokumentu guztietan, ikastetxeek dokumentuetan berrikuspenak eta hobekuntzak egin ditzaten, erabakiak hartu eta ekintzak aurrera eraman ditzaten…
| ||||
Ekintza
2.1.b.6. ikastetxe guztiek dituzten dokumentuak beraztertu eta hobetu, hezkidetzaren ikuspegitik.
| ||||
Onurak
Eskola komunitateko partaide guztiak aintzat hartuta gaudela ziurtatzea koherentzia-ariketa hutsa da. Hizkuntza ez sexista erabiliz, eta genero ikuspegia txertatuz, identitate, harreman eta familia mota guztiak errespetatu eta jaso behar ditugu, erabiltzen ditugu dokumentu guztietan.
Idazkaritza lanetan sortu eta erabiltzen ditugun dokumentuetan ez ezik, ikastetxera heltzen diren beste horietan ere (administraziotik edo ekimen pribatuetatik) arreta jarri behar dugu.
| ||||
Lorpen adierazleak
Helburu hau ikastetxean bertan lanean ari garenok burutu dugu. Ez dugu administraziorik inolako laguntzarik jaso.
Pasa den ikasturtean, idazkaritzako paperak berrikusi genituen, gure inguruan eman diren familia eredu-aldaketetan oinarrituta, guztiok kontuan izateko, eta dokumentuak ondo zeudela, ez zutela genero bereizkeriarik, ziurtatu genuen.
Agian, tutoretza lanean, familientzako komunikazioan, bai gaurkotu behar dugula harremanetan jartzeko prozedura, familia eredu berrien arabera.
| ||||
HELBURU ZEHATZA:
Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.
| ||||
Estrategiak
2.1.c. Hezkidetzari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko proiektuen lanketa bultzatzea.
| ||||
Ekintza
2.1.c.1. Hezkidetzari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko proiektuak taxutzeko, ikastetxe publikoei zuzendutako deialdi bat egin, prestakuntza, aholkularitza eta aparteko baimen-orduak barne hartzen dituena.
| ||||
Onurak
Indarkeriaren prebentzio lanean, azaroak 25eko aldarrikapenen inguruko hausnarketak ez dira nahikoa. Programazioetan txertatuta egon beharko liratekeen jarrerak dira indarkeriaren etsai nagusia. Baina hori egiten joateko, agian, tutoretza planaren laguntzaz lehenengo pausuak eman daitezke.
| ||||
Lorpen adierazleak
Atal honetan, aurten gure ikastetxea gida plan nagusiaren barruan, programan ofizialki sartuta egoteak Beldur Barik proiektu pilotoan parte hartzeko aukera eman digu, eta horretan gabiltza. Momentuz, formazio fasean gaude hamabost irakasle, eta dagoeneko zortzi orduko ikastaroa jaso dugu. Datorren urtarrilean, tutoretza-aholkularitza izango dugu, eta kurtso amaierarako ikasmaila batean, gutxienez, zenbait unitate didaktiko garatuta izango ditugu. Benetako lorpen adierazleak ekainaren memorian izango dira.
|
2015/11/28
HEZKIDETZA PLANAREN APLIKAZIOA GURE ERREALITATEAN
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina