1. “Jaiak eta Ospakizunak” gaiari buruzko laburpena eta
balorazio pertsonala:
Oso gai potoloa, benetan gaur egun feminista izan eta koherentziaz jokatzea, ezinezkoa.
Laburpen gisa, inposizio kutsua darie ia gure inguruan ospatzen diren jai gehienei, jatorriz, erlijioarekin edota erabaki politiko interesatuekin lotuta.
Inposizio bikoitza, genero ikuspegirik gabeko errealitatea aurkitzen dugulako nonahi. Bai ospatzen diren jaien esanahiari dagokionez, baita protagonismoa hartzen duten sinbolismoz betetako pertsonaiei dagokienean.
Heteroaraua da nagusi, androzentrismoa ere bai, parekidetasunik eza, jarrera sexista baztertzaileak errazten diren tradizio eta ohiturez inguratuta gaude.
Hala ere, bada errealitatea eraldatzeko posibilitatea, jaiaren barrutik, kontraesanak agerian utziz, eta jaia bera ospatzeko moduak inbertitzen hasiz: musika, ekimenak, dantzak…
Jai eredua aldatzea zailagoa ikusten dugu, jaien ospakizuna ez dagoelako lotuta bakarrik ondo pasatzearekin, sustrai kulturalak eta identitario nabarmenak dituztelako, eta errealitatean, pertsonen arteko harremanen isla direlako.

2. “Jaiak eta ospakizunak” eta “genero ikuspegia” kontzeptuen arteko
harremanaren nondik norakoa:
Sexu-generoa jendartearen binarismoa errepikatzen da jaien zergatietan, jaien pertsonaia nagusietan eta jaiak ospatzeko era guztietan.
Aldaketak eskuratzen joateko, genero ikuspegia txertatu behar dugu, antolatzen ditugun ekitalde festibo guztietan.
Gure egutegian kolore morea duten egunetan, ospakizunak aldarrikapenekin oso estu daude lotuta. Kasu horietan genero ikuspegia bermatuta dago, eta estereotipoen kaltegarritasuna salatuta ere bai.
Konplexuagoa da, egutegiko beste jai guztiak ospatzea era koherente batean, kasu gehienetan emakume feminista bezala parte hartzea ezinezkoa litzatekeelako.
Hemen proposamenak adostu behar ditugu partaide sozial guztiekin, jaien inguruan emakumezkoen eredu positiboak erakusteko (bai tradizio pertsonaietan, bai jaiaren gozamenean parte hartzeko orduan) eta genero estereotipoak ez onartzeko (androzentrismoa, gizonen ekitaldiak eta parte hartzeak …)

3. Jardueren inguruko
datuak, erreferentziak eta ondorioak:
Datu bilduma izugarria dago aste honetako foroan. Ekarpen itzel polita.
Guri asko gustatu zaizkigu inbertsio kutsu umoretsuaz egindako ekarpen hauek:
Nork esan du Olentzero gizona dela?, Baztango jaietako mutil dantzak kontraesanez agerian utzi izana, musika feminista edo emakume feministen musikaren ekarpena, eta udal parekidetasun kanpainak.
Aurrerantzean ospakizunei koherentzia apur bat gehiago jartzeko baliabide gehiago ditugu orain, jantziago gaude, nahiz eta errealitatea nahiko gordina izan. Gurpil zoroa ere bada egoera, zeren jaietako eredua hain androzentrikoa bada, geure parte hartzeko gogoa ere oso txikia izango da, eta presentzia iraultzaile txikiagoa egongo da eredu alternatiboak aurrera joan ahal izateko. Beraz, poliki-poliki geurera ekarri beharko ditugu sortutako munstroak.

4. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak
Egia esan, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan gaur egun ez dago bizipen ludiko askorik. Lan baldintzek eraginda, gero eta gutxiago inbertitzen da denbora arlo honetan.Gurean, hezkidetza aldarrikapen datetan (azaroak 25, martxoak 8, maiatzak 17, ekainak 28), euskararen egunean (abenduak 3), Ipuin eta komiki lehiaketan (otsailean), antzerki aste kulturalean (maiatzean), eta DBH4.mailako ikasbidaiaren ingurukoetan, zerbait antolatzen jarraitzen dugu.
Eta esan dezakegu nahiko ospakizun hezkidetzaileak direla.
Zorionez, ikasleen artean badaude neska asko partaidetza polibalentea izan dezaketenak (kirola, musika, bertsolaritza, antzerkia, literatura…) eta horrek asko laguntzen du. Eta hezkidetza tradizio handia dagoenez, edozein ekimen aurrera eramateko orduan, hezkidetza ikuspegia bermatu behar da.
Momentu honetan bakarrik daukagu arazo bat ikasbidaiarako dirua lortzeko ikasleek ikastetxetik kanpo antolatzen duten moda desfilearekin. Ez du genero ikuspegirik zaintzen, eta oso publikoa da gainera, beraz, hezkidetzatik kritikatzen ditugun baloreak transmititzen dituela uste dugu.
Aurten aldatzeko proposamen bat badugu mahai gainean eta, elementuak gure kontra jartzen ez badira, zerbait lortuko dugu. Bai horixe!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina