2015/11/22




Gaiak benetan interesgarria eta nire ustez seriotasunez hausnartzeko beharra duena. Badira urteak hezkidetza gaia ikastetxeetan aztertzeko eremua izan dela baino, zoritxarrez, gaur aztertzen dugun gaian zentratzen bagara,  ez da hainbeste nabaritzen. Betiko argudioak erabiltzen dira: beti horrela egin izan dugu, tradizioz jokatzen dugu, nola egingo ditugu aldaketak? Zer esango dute familiek, zeintzuk gara gu, irakasleok, egin behar diren aldaketak egiteko?. Eta beldur horien azpian jaiak eta festetan dauden balioak transmititzen jarraitzen ditugu.

Aste honetako irakurgaian hiru atal bereizten dira: batetik, ikastetxeetan berdintasunarekin eta estereotipoen errebisioekin zerikusi zuzena duten aldarrikapenerako egunik landuenak. Hauek ospatzeko ez dut uste arazorik daudela, nolabait ofizialtasuna dutelako, ondo argudiatuak daudelako, gizarte mailan denok batera goazelako. Bestetik, ikastetxeen kokapenaren, etaparen eta kulturaren arabera sarritan ospatzen diren egunak. Bukatzeko, oporraldien bezperan egiten direnak. Edo gustuko ez dugun tradiziozko ospakizuna beste bat bihurtzen denean: Euskal Herriko hainbat lekutan, Konstituzio eguna herri-eskola eguna bihurtu da, adibidez.
Azken bi taldeekin bai ikusten ditut zailtasunak ditugula benetan.

Nik aspaditik egin dizkio nire buruari galdera hauek: Zergatik eskola publikoan Olentzero, Gabonak etabar ospatu behar dira? Zein erlijioa da eskoletan dagoena? Eta hainbat ikasleena zergatik ez? Musulmanak adibidez.
Erlijioen artean dagoen antzinako eztabaidan sartzen bagara eskolan ezin izango ditugu erlijio guztiak sartu nahi badugu elkarbizitza on bat izan, beraien artean pentsatzen dutelako besteek txarrak direla eta egia bakarrik dagoela bakoitzak defendatzen duen erlijioan. Horregatik defendatu eta beti defendatuko dut erlijioa, edozein erlijio eskoletatik kanpo utzi behar dela; bizitza pribatuan.

Irakurri dugun testuan egiten den sailkapena hau da:
EGUN MOREAK:
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna
Maiatzak 17, LGTBIfobieran aurkako Nazioarteko Eguna
Abenduak 1, HIESaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna
EGUN BEREZIAK:
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna
Otsailak 4, Ageda Deuna Bezpera Eguna
 OPOR AURREKOAK
Gabonak: Olentzero, Mari Domingi, Erregeak…komentatu pixka bat
Kaldereroak
Ihauteriak

“Jaiak eta ospakizunak” eta “genero ikuspegia” kontzeptuen arteko harremanaren nondik norakoa.
Batzuen ustez festa berezietan ospaturikoek ez dute zertan izan behar eguneroko bizitzarekin inolako loturarik, aparteko kontuak direla uste dute. Antropologia feministak oso argi du: festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultur-adierazpen sendoak baizik. Farapi taldeak Gipuzkoan eginiko hausnarketa batean hau dio: “Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako – eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute-, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki.

Ospakizunetan afektibitate eta emozio-karga handia mugitzen da. Begoña Ibarrolak esaten duen moduan “emozioek berebiziko garrantzia dute portaeran”.

Altsasuko San Juan gauan mutilak mendira joaten dira eta zuhaitzak moztu egiten dituzte (adar handi-handiak, ikusi bideoan) eta gero herrira bueltatzen dira eta gustuko duten nesken balkoietan jartzen dituzte (lizarra gustatzen bazaie eta makala neskak ez badu bikote bezala onartzen). Begiratu zer astakeriak egiten dituzten!. 
Ohitura hauek mantentzen dira: https://youtu.be/QTSI_Ap9GXg

Berriz Santa Ageda festan gauzak aldatu egin dira, lehen bakarrik mutilek dantzatzen duten zortzikoa eta orain dela nahiko urte neskek eta mutilek elkarrekin egiten dute. 
Hemen duzue orain dela 34 urte  egindako bideoa: https://youtu.be/fXDINQS1wvY

 Altsasuko inauterietan:





Festa euskarak (1976):


Zein dira hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?
  • Festak eta jaiak erlijioarekin ez lotu (eskola laikoa defendatu behar dugu)
  • Hipersexualizazioa landu: dantzak, koreografiak, abestiak eta abestien letrak,denetan ikusten baita.
  • Beti egin dena jarraitu egin behar da egiten? Zergatik? Ezin dira planteamuenduak aldatu eskolan?
  • Zergatik inauterietan bakarrik jantzi daitezke beste jantziak; mutilak neskeena eta alderantziz?
  • Erabiltzen ditugun irudi guztiek beste kulturekin lotzen dugun indarkeria-mota adierazten dute, hurbileko inguruan halakorik ez balego bezala. Gero eta handiagoa da eskolaz kanpoko bestelako erakundeetatik egun honetarako dagoen baliabide-eskaintza eta eskolak bere hezkuntza-proiektuarekin bat egiten dutena aukeratu beharra.
  • Maiatzak 17an ospatzen dena orain dela gutxi ezagutu da eskola gehienetan. Nire ustez ez da bakarrik egun hauek ospatzearekin bukatzen egin behar dugun lana, zenbait gai eta helburu lantzen hasi behar dira eskoletan: aniztasun familiarra, “comportamiento de género no normativo” delako egoeran dauden ikasleen errealitate ezagutu, errespetatu,…
  • Euskaldun kulturaren hausnarketa: kirolak, dantzak, …   Kultur tradizio, mito eta ohituren berrirakurketak behar ditugula argi dut, ez bakarrik emakumeen irudia aldatzeko, euskaltasunaren inguruan ere interpretazio eta aukera alternatiboak eta konplexuagoak aurkitu ahal izateko eta gaur egun dugun jendartearen beharrizan eta errealitateei hobeki egokituz.”
  • Hauek beraz, hezkidetzak bere egiten dituen zenbait erronka: garai berriek, erantzun berrien behar! Euskara hizkuntza baino gehiago da eta egun honek aukera ematen digu:
    • Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten euskaltasun ereduak era kritikoan aurkezteko.
    • Sexu-genero sistematik harago dauden egoera berriak, euskal gizonen eta emakume-eredu anitz eta modernoak erakusten dituztenak, haien arteko harreman berdinkideak sustatzen dituztenak aurkezteko. XXI. mendean ezin dugu alde batera utzi teknologia berriek
    • Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko eredu estereotipatuak era kritikoan aztertzea
    • Prostituzioa eta prostitutak duintasunez agertu eta ikuspegia zabaltzea (oraindik “puta”-k irainik gutxiesgarriena izaten jarraitzen du, baina gai izkutua izaten segitzen du hezkuntza esparru gehienetan eta agertzen denean normalean ez da eztabaida sakon eta konplexua egiteko erabiltzen.
    • Birjintasunaren haritik tira egin eta sexu-harremanetan dauden estereotipoak lantzeko aprobetxatu ere bai.
    • Sexu-genero sistematik harago dauden emakume eta gizon eredu berriak aurkeztu, eta bestelako praktikak eta ikuspegiak errespetuz ere bai.
  • Olentzero festarekin egin behar den hausnarketa “Androzentrismoa ez da gizonen ikuspuntuak gidatutako mundu ikuskera hutsa; gauza guztien erdigunean jartzen du gizona, eta ikuspegi hori onena, posible bakarra eta unibertsala balitz bezala hartzen da.” Hain zuzen ere, Olentzerorengan garbi ikusten da nola gizarte batek egiten duen soziokulturala den bilakaera prozesu bat: interesatzen zaizkionak mantendu eta gainerakoa behar denerako aldatu. Gainera, tradizioaren izenean “naturalizatuta” erakutsiz jende askoren sinbolikoan Olentzero bakarra da, betikoa, berak ezagutu duena izaten jarraitzen du eta ez ditu aldaketen zergatiak, helburu ideologikoak eta ondorioak zalantzan jartzen.




  • Azken urteetan Mari Domingiren presentzia Olentzeroaren ondoan. Honek jende askoren sinbolikoan bikote bihurtu ditu eta, ondorioz, sexu-genero estereotipoak agintzen dituen dikotomiak martxan jarri ere bai. Oraingoan ere konfirmatzen da genero ikuspegirik gabe aritzen garenean automatikoki eta etengabe erreproduzitzen direla sexu-genero estereotipo guztiak
  • Eta gabonekin lotuta ere, opariak: liburu, filma jolas eta jostailu ez sexistak aukeratzearen ezinbesteko beharra dago gure inguruan bestelako errealitatea, kultura, harremanak eta sinesmen-markoak eraiki nahi baditugu.
  • Hezkidetzaren ikuspuntutik oso garrantzitsua da ikastetxeetan eztabaida prozesuak irekitzea eta kontzienteki planifikatzea ikuspegi kritikoa eta proposamen alternatiboak sortzen dituzten inauteriak. Bestela, berriz ere, estereotipoak muturrera eramanda agertuko zaizkigu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina