Gizon
eta emakumeen arteko berdintasunez ari garenean nire ustez aukera
berdintasunari egiten diola erreferentzia. Hau da pertsona oro, bere sexua
edozein izanda ere bizitzeko oinarrizko beharrak asetzeko, ikasteko, lan bat
eskuratzeko, … aukera berdinak izatea. Hori lortzeko “material hezkidetzailea”
erabilgarria izango da, hau da inolako sexu bereizketarik dituen materiala.
Material honek irizpide batzuk jarraitu beharko ditu:
- Emakumeen eta gizonen presentzia orekatua egotea.
- Rol tradizionalak errepikatzen ez direnean.
- Hizkuntza ez sexista erabiltzen duenean.
-
…
Desiraren
laborategiaren inguruan esan beharra dago eskolan lantzeko gai garrantzitsua
dela, izan ere, pazer eta desira hori gai zikin edo lotsagarriekin lotzen
ditugu eta ez dago ezer hori baino naturalagoa denik. Valery Tasso sexologoari
egindako elkarrizketa batean modu sinple eta naturalean hitz egiten du sexu eta desiraren
inguruan. Bertan fantasia eta desio sexualaren inguruan; sexuaren gaiaren
inguruan, hau da aurreiritziez, topiko eta egietaz, … ; eta abar aritzen da
modu natural batetan.
Gai
honetan hari garenean eta Heziberri 2020 proiektuan zentraturik esan beharra
dago oraindik ere eskoletan bertan aipatzen diren helburu eta puntu batzuk ez
direla behar bezala lantzen:
- 1.1.2.b. helburua: Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala.
- 3.5.27.: Kultura‐aniztasuna. Gizon‐emakume guztiok gara kultura berezi bateko kide,denok gara kulturalki desberdin, baina, hala eta guztiz ere, gaur egun oraindik mespretxuz begiratzen diegu geureaz bestelako kulturei, eta hori, jakina, guztiz baztertu beharrekoa da.
Pertsona ororen garapena zentzu guztietan,
sexua eta generoa barne, modu positibo eta naturalean garatzen laguntzen ez den
heinean eskolak erronka handi bat izango du. Horrez gain pertsona bakoitzaren
egoera edozein izanda ere hezkuntza aukera berdinak izan beharko genituzke
pertsona guztiek, arraza, ideologia, erlijio, gaitasun, gustu sexualak, … kontuan
hartu gabe.
Autodefentsa feminismoari buruz
hausnartzean alderdi desberdinak etortzen zaizkit burura, adibidez, gizonezkoei
eskubideak emanda etortzen zaizkien bezala (denok dakizkigunak), emakumeok gure
eskubideak bilatu eta ikasi ez ezik (askotan emakumeoi ez-jakin egin
gaituztelako, eta are gehiago herrialde batzuetan), horien alde borrokatu behar
dugu. Horri buelta emateko honako pausuak eta helburuak, besteen artean, landu
beharko lirateke eskolan (Heziberri 2020):
- 1.1.2.d. helburua: Ondoren ikasten jarraitzeko eta/edo lanean hasteko prestatzea, behar bezain ongi.
- 3.5.25.: Gaitasun‐aniztasuna. Edozein pertsonak izan dezake testuinguru jakin batean zer edo zer egiteko gaitasuna; beste testuinguru batean, ordea, baliteke halako gaitasunik ez izatea. Eskola inklusiboak aberastu egin behar ditu bere proposamen, estrategia eta testuinguruak, edozein motatako neska‐mutilak, gaitasun handienekoetatik hasi eta zailtasunak izan ohi dituztenetaraino, gai izan daitezen beren burua ahalik gehien garatzeko, eta ikasle guztiak irits daitezen beren gaitasunak maila gorenean garatzera. Horri dagokionez, garbi dago zein den hezkuntza‐sistemaren desafioa: ekitatearen kontra ahalik gutxien jardunez, ahalik eta bikaintasun‐maila handiena erdiestea.
Hau
horrela gai honetan eskolaren erronkak honako hauek izango lirateke:
- Hezitzaile guztiak hezkidetzaren inguruko oinarrizko ezagutzak izatea. Azken finean ikasleekin modu zuzenean lan egiterakoan, oinarrizkoak diren zenbait kontzeptu eta jarrerak transmititu beharko zituzketen hezitzaileek.
- Pertsonaren garapena erdigunea izatea. Pertsonen egoera kontuan hartu gabe, bere gaitasunen arabera guztizko garapena lor dezan laguntzea.
- Ikasleei beraien eskubideak zeintzuk diren transmititzea. Bai eskola inguruan zein lan merkatuan edo eguneroko bizitzan pertsonak pertsonak diren moduan dituzten eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren azaldu, sexua, gaitasunak, egoera ekonomikoak edozein izanda ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina