EMAKUMEEN
ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO HEZKUNTZA EREMUKO LEGEDIA
Oraingo honetan emakumeen eta gizonen berdintasunerako legediak
hezkuntza arloan ezartzen dituen betebeharrak eta hezkuntzako legediak
berdintasunaren arloan ezartzen dituenak aztertu eta landu ditugu. Argi dago
euskal hezkuntza sistema, hobekuntza prozesu garrantzitsu batean murgilduta
dagoela eta emakume eta gizonen arteko aukera eta tratu berdina lortzeko
legeria anitza dugula. Hona hemen
legerik garrantzitsuenak edo aipagarrienak:
- - Euskal Eskola Publikoaren Legearen (1995ko
otsailaren 19a)
- - Milurteko Aitorpenean, (2000ko iraila), Nazio
Batuetako estatu partaideek Milurteko Garapen Helburuak lortzeko data 2015ean
(aurten) finkatu zuten. Horien artean, hezkuntza unibertsala, emakume eta
gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen autonomia lortzea
- - Genero Indarkeriaren Aurkako
Babes Osorako Neurrien Legeak (2004ko abenduaren 28a, 1/2004 Legea)
- - Emakumeen eta gizonen
berdintasunerako 4/2005 Legeak, Hezkuntza esparruak argi eta garbi adierazten ditu emakume eta
gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak hezkuntzaren
dimentsio guztietan: Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak;
genero-indarkeriaren biktimen babesa; curriculuma eta material didaktikoak; pertsonak,
prestakuntza eta egiturak.
- - Hezkuntzari Buruzko Lege
Organikoak (2006ko
maiatzaren 3a)
- - Emakumeen eta Gizonen Berdintasun
eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007ko martzoaren 22a)
- - Etxeko tratu txarrak eta sexu
indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko
II. Akordioak (2009
otsailaren 3a). Akordioa Hezkuntza sailak sinatu zuen. Akordio horretan ere,
hezkuntza eremuan betebeharrak ezartzen ditu. http://www.emakunde.euskadi.eus/indarkeria/-/informazioa/koordinazioa-lankidetza/
-
-Emakumeen eta gizonen
berdintasunerako VI Plana, bere gobernantzako neurrien artean eta esku-hartze ardatzetan
helburuak jartzen ditu hezkuntza arloan.
- - Hezkuntza
Sailak hiru ikasturterako ateratako Hezkuntza-sisteman
hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana: Eskola
mistotik eskola hezkidetzailera joateko bidean aurrera egiteko eta indarkeria
sexistaren prebentzioa sustatzeko asmoz aurkezten da. Pertsonen garapen
integrala bilatzen du, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alde batera
utziz, genero diskriminazio eta indarkeria mota guztiak gaindituz eta sexistak
ez diren ibilbide akademiko eta profesionalak bideratuz
Beraz, argi dago legeei
dagokionez aurrerapauso handiak eman direla eta berdintasuna, hezkidetza eta
indarkeria sexistaren prebentzia “bermatuta” dagoela, baina praktikan ez da horrela:
aurretik aipatutako lege zein planetan jasotzen diren betebehar asko oraindik
ere ez dira aurrera eraman. Aurten, Berdintasunerako legeak 10 urte bete ditu,
eta horren harira, Emakunde, lege horren betetze mailaren ebaluazioa egiten
dabil. Duela zenbait aste, Berdintasunerako Gunearen baitan, Parte hartuzek eta
Emakundek antolatutako jardunaldi batean ebaluazio horren inguruko zenbait
kontu aurreratu zituzten: hezkuntza eremuan berdintasun legea gitxien aplikatu
den eremua zela adierazi zuten.
Nire ustez, berdintasun legeak
eta planak, ezinbestekoak dira berdintasunean aurrera egiteko, baina ez dira
helburua izan behar eta ez gara horretan geratu behar. Horietan guztietan
ezartzen den aplikatu egiten da? Horretarako ezinbestekoa da konpromezu
politikoa eta gai hau agenda politikoetan egotea lehentasun moduan. Jakin
badakit, gutxinaka eta pausoz pauso bagoazela aurrera, baina askotan badirudi,
ez gaudela egon beharko ginatekeen egoeran eta horretarako, denon lana behar
da.
Hori guztia ikastetxeetan
aplikatzeko erronak nagusiak hauek dira:
-curriculumean genero-ikuspegia
txertatzea: horretarako curriculum horiek ezartzen dituzten dekretuetan
genero-ikuspegia txertatu behar da
-irakasleek berdintasunean eta
hezkidetzan prestakuntza izatea
-berdintasuna bultatzeko eta
koordinatzeko egiturak sortzea
- material didaktiko ez sexistak
izatea eta material hezkidetzaileak izatea, hau da, emakumeen eta gizonen
arteko berdintasuna islatzea: emakumeen eta gizonen presentzia parekidea,
sexuaren araberako rolak eta estereotipoak ez erreproduzitzea, eredu positiboak
sortzea, hizkera sexista ez erabiltzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina