2015/11/27

Hausnarketa, Marko Legala

Ni aurten hasi naiz eskola batean lanean, beraz hezkuntza formalean dihardut, bost urteko ikasleen tutorea naiz. Hau da, hezkuntza formalean aritzen naiz. Lan egiten dudan eskola, kristau eskola bat da, San Ignacio de Loyola Ikastetxea. Eskolaren helburuen artean honako daude ikasleak errealitatearekin kontziente egitea, errealitate hori ulertzeko gai izatea. Horrez gain empatiatik abiatuta modu errukiorrean jendeari hurbiltzea, modu honetaz gizartearekin konpromiso bat hartuz. Eta guzti hau lortzeko, sormena ezinbesteko dela uste dute. Eta bizikidetza planean zentraturik hauek izango lirateke helburuak:
  •      Ikastetxean bizikidetza eta giro positiboa lortzea guztion ardura eta erantzukizuna dela aitortzea, edonon eta edonoiz.
  •    Bizikidetza hobetuz eta hezkuntza-giro egokian arituz, irakasteko eta ikasteko lanak erraztu egiten direla konturatzea.
  •      Ikasleei beren buruari, ezaugarriei, aukerei eta mugei buruzko irudi zuzena izatean laguntzea, euren jarduera (ikastetxekoa, aisialdikoa, harreman afektiboetakoa, eta abar) modu orekatuan bideratzeko eta beren ongizatea bultzatzeko.
  •        Ikastetxearen, familiaren eta beste erakunde batzuen arteko lankidetza sustatzea, konfiantzazko eta errespetuzko giroan.
  •           Arazoak prebenitzea, jarrera desegokiak hautemateko eta ekiditeko estrategiak landuz.
  •           Gatazkarik sortuz gero, bitartekari gisa jardutea, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.


Eskola honetan Hezkidetza-taldereik ez dago, ez da gai honetan hezitzaileak gidatzen duen erreferentziazko pertsona edo talderik. Hala ere, bizikidetzaren alde lan egiten dute; hala ere, hezkidetzaren aldetik askoz ere aberasgarriagoa izango litzateke gaiaren lanketa egokia emateko. Izan ere pertsona horrek, legeak kontuan hartzeaz gain, irakasleak beraien hezkuntza praktikan gidatuko lituzkete modu hezkideago batean aritzeko, bizikidetza hori bermatzeko, azken finean.
Indarrean dagoen legediaren inguruan, nahikoak direla uste dut. Arazoa horiek betetzen ez direnean dago. Maiz legeak egon arren, ezjakintasuna dela eta; garrantzi gutxi ematen diogulako edota ohiturak (besteen artean) direla eta ez ditugu horiek behar bezala praktikan jartzen. Legeak praktikan ez jartzeko arrazoirik nagusiena ezjakintasuna dela uste dut. Jendea ez dago nahiko kontzientziatuta gai honen garrantziaz; askotan gure jarrerak, hitz egiteko moduak eta abar ohiturei atxikitu edota garrantzia kentzen dizkiegu. Horrekin lortzen dugun gauza bakarra emakumearen irudiaren kontrako mezuak ingurukoei bidaltzea da, izan ere, gure gorputz hizkuntza, gure hitzak, … zuzenean bereganatzen dituzte gure txiki edo nerabeek eta gizartea aldatzeko oztopoak bihurtzen ditugu ohitura ezegoki horiek.
Hori ez gertatzeko, interesgarria izango litzateke hezkidetzaren inguruan ikastaroak antolatzea eta irakasle edo hezitzaile izateko ikastaroa egitea beharrezkoa izatea. Beraz, lege modura idatzita ager liteke: “irakasle oro, irakasle izateko titulua izateaz gain, derrigorrezkoa izango da, hezkidetzaren inguruko ikastaro bat egitea (30 ordu)”. Bertan oinarrizko ezagutzak eta baliabideak eman daitezke hezitzaileak kontzienteago izateko eta hezkuntza praktika hezitzaileagoak egiteko.

Legediak sortzea izugarrizko pauso handia den arren, askotan legedi horiek ez dira praktikan jartzen, beraz lege horrek agindutakoa ez da ziurtasunez bermatzen. Hori dela eskoletatik irakasleei oinarrizko formakuntza hori egitea eskatzen baldin badiete, errazagoa izango litzateke gaur egungo legedi horiek praktikan jartzea eta hezkidetza bermatzea. Azken finean hezitzaileok hobe jakingo genuelako zer, nola eta noiz egin, esan, mugitu, …

honen inguruan sortutako infografia bat ere sortu dut. espero gustatzea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina