2015/11/26

Hekidetza eta legedia


Emakume eta gizonen arteko berdintasuna legediaren  printzipio bat da eta sexuen araberako diskriminazio eza proposatzen du.
Hiritar guztien berdintasuna da  Demokrazia sistemaren oinarri bat  ideia hau babestua izateko  legedian prozesu luze bat behar izan da. Legedi hau nazioarteko hitzarmenetan eta konferentzietan garatuz joan da.
Zehazki  NBE-an eta Europako Batasunean erakunde ezberdinak sortu dira emakumeen defentsarako eta sustapenerako legeak  egiteko. Europar politika hauek estatu parte hartzaile bakoitzean forma ezberdinak hartzen dituzte.
Gure erkidegoak   marko horretaz baliatuz  legeri anitza du  emakume eta gizonen arteko aukera eta tratu berdina lortzeko .Legeri horretaz baliatzen gara hezkuntzan ikuspegi hezkidetzailearekin lan egiteko.

  • Euskal Eskola Publikoaren Legea.
  • Milurteko Aitorpena, (2000ko iraila)
  • Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak (2004ko abenduaren 28a)
  • Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2005ko otsailaren 18a)
  • Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a)


Aurreko legeria guztia laburbilduz, hezkuntzaren helburu orokorra “irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea” izango dela nabaria da. Ikasleei formazio integrala eskainiko zaie.


Hortarako,  baliabideak behar ditugu, material hezkidetzailea eta nere ustez lan jarraia. Hau da  abian jarri den plana:...... asmo hutsean gera ez dadin  erakunde guztien konpromisoa eta baliabideak luzaroan lan serioa egin ahal izateko.




  • Irakasleen formazioa unibertsitatetik  hasita.
  • Ikastetxeetako irakasle eta batez ere zuzendaritza taldeen  formazio sendoa.
  • Baliabidea ekonomikoak material hezkidetzaileak egin ahal izateko: ipuinen  eta beste baliabideen itzulpena ( mintegian hainbatetan entzuten den aldarrikapena).
  • Mintegi iraunkorrak berritzeguneetan:  lan hau aurrera eramango duten irakasleek baliabideak jaso  eta sortu ahal izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina