2016/01/17

Partaidetza

Emakumeek jendarteko arlo desberdinetan duten partaidetza ez da gizonezkoek dutena bezain haindia. Egoera hau ez da kasualitatea, izan ere emakumeari historian zehar bere iritzia emateko edo parte hartzeko beti arazoak jarri izan dizkiote, bere irudia eta ahalmenak gutxietziz.
Gaur egungo jendarte patriarkalaren oinarriak eta iritziak oraindik ere oso barneratuta ditugu eta, egoera honetan, Elena Martinez Tolak (EHUko irakaslea) honela definitzen du emakumeon egoera «Emakumeek gehiago erakutsi behar dutela ikusten dute, eta nekatzen dira». Esaldi hau emakumeak zuzendaritza taldeetan egoteko ditugun oztopoak ikertzean esan badu ere, gure sistema guztira orokortu daitekeela uste dut. (iturria: http://www.siis.net/documentos/hemeroteca/807243.pdf )

Ildo honetatik jarraituz, aurretik aipatutako Martinezek egindako ikerketak “zuzendaritza postuak: berdintasunaren ameskeria” ematen dizkigun datu batzuk honako hauek izango lirateke:
·           Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresa publiko zein pribatuetan, zuzendaritza postuen %30 betetzen dituzte emakumeek.
·           Europako Batasuneko batez bestekoa EAEtik hurbil dago: %32.
·           Espainiako eta Hego Euskal Herriko enpresen gainean egindako azterketa: bertako 1.000 enpresa handietako %76k ez dute emakumerik administrazio kontseiluetan.
·           IBEX 35 indizeko enpresetako goi postuetan ere emakume gutxi dago; 35 enpresotan 516 zuzendaritza postu daude, eta haietan 31 emakume baino ez, %6 alegia.
Adibide gehiagotan ere ikusten da emakumeari egindako bazterkeria hori, hala nola, Emakundek kirolen arloan egindako ikerketa batetan “emakumezkoen partaidetza kirolean”. Ikerketa honek informazio baliagarria ematen digu, historiari begiradatxo bat emanez, kirol arloan emakumeen egoeraren inguruan. Bertatik ataratako paragrafo hau esanguratsua izan daiteke egoera honetari buruz hausnartzeko: “Kirolari buruzko azterketa hau amaitzeko, azpimarratu behar da emakumezkoen partaidetza nazio baten modernotasunaren erakuskari soziologikoa izan daitekeela, eta hango egiazko demokrazia eta eskubide berdintasunarena ere bai. Nazio bat modernoa dela esateko sexismoaren tabuak desagertu behar dira, gizonezkoek normalean praktikatzen duten edozein kirol egin nahi duten emakumeenganako inolako bereizkeriarik ez da izan behar, eta instituzioek bi sexuentzat antolatu behar dituzte kirolak. Artean ere arras urrun gaude gure nazioan modernotasun horretara iristeko, baina mentalitatea aldatuko duen hazia ernatu da eta gizartearen balore eta ohituren aldaketaren abiada biziagotu egin da, zentzu horretan etsigabe saiatu diren emakume aitzindariei esker. ”

Arlo sozio-poltikoan ere emakumearen parte hartzea handiago izan behar duela eta horrek jendarteari emango dizkion aberastasunak, ikuspuntu desberdinak izateko (eskubidea dugulako, elkarrizketa sortzeko, eta abar) azaltzen du hurrengo bideoak:
Hau horrela ez dago dudarik, gizartean emakuemeak dugun parte hartzea mugatua dagoela, eta horrek egunerokotasunean parte hartze txikiago izatera eramaten gaitu inkontzienteki. Azekeneko urteetan proiektu edo arau desberdinak jarri dira martxan emakumeon parte hartzea sustatzeko, hala nola, Nafarroan (http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/49A0C152-616E-46B3-B8FB-07FBEF87508F/206390/CuadripConjuntasEusWEB.pdf ), Gipuzkoan (http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2104886/gunearen-aurkezpena--politikan-emakumeen-parte-hartzea-sustatuko-du/ ), …
Hezkuntza zentroek eta ikastetxeek asko dute egiteko ere. Baina lan horretan ez dira bakarrik eta zerotik hasten, izan ere gure inguruko herri askotako udaletxeek nahiko ekimen sortu dituzte; besteak beste: Azpeitin, «Azpeitiko adin eta errealitate desberdinetako emakumeen arteko komunikazioa eta elkartasuna bultzatu nahi ditugu. Hortaz aparte, udaletxeko beste arlo guztietan genero ikuspegia modu transbersal batean txertatzea nahi genuke. Azpeitiko emakumeen partehartzea sustatu nahi dugu eta antolatzen diren ekimenekin emakumeok gizarte egituraren ondorioz ditugun diskriminazio egoerei buruzko kontzientzia hartu. Betiko roletatik atera eta errealitatearen kontzientzia hartzeko balio behar dute»; Donostian, emakumeen etxeekin; Gorlizen, http://www.gorliz.eu/eu-ES/Zerbitzuak/Gizarte-Eskubideak/Orrialdeak/Igualdad.aspx ; …
Ikastetxeek, egoera honen aurrean erronka hauek izango lituzkete:
-          Eskolako materialak, jolasak eta abar aukeratzerako orduan, emakumeen iritziak kontuan hartu.
-          Ikasleei egunerokotasuneko erabakietan murgildu.
-          Eskolan dauden talde batzordeetan emakume eta gizon kopuru berdinak egotea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina